Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zerbitzuak eta Gazte Informazioko bulego batzuk ekimen berri bat jarri dute abian. Ekimen honen helburua gazteei informazioa ematea da eta horretarako, teknologia berriak erabiltzen dira. Harpidedunei astero posta elektroniko bidez iritsiko zaie informazioa.
Hainbat herritako banaketa zerrendak sortu dituzte:
Mota askotako informazioa:
Gaztegune-tik eta Gazte Informazioko Bulego batzuekin elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zerbitzuak sortu du gazte informazioa helarazteko bide berri hau. Astero harpidedunaren postontzi elektronikora honako gaiei buruzko informazioa iritsiko da: aktibitateak, ikastaroak, lana, bekak, sariak, gazteria programak, etab.
Informazio hori webgunean ere jasoko da. Hau da, Gazteria Zerbitzuaren webgunean izango da aldizkari elektronikoa; gazteen interesekoak diren albiste eta dokumentu bilduko ditu.
Nola egin harpidetza:
Posta elektroniko bidez informazio anitza eta eguneratua jaso nahi duenak, webgunean egin behar du harpidetza. Bi dira pausuak: nahi den herria aukeratu eta helbide elektronikoa eman. Ondoren mezu bat iritsiko zaizu, eskaera berresteko. Azkenik, berrespena egin eta listo.
Buletinean gazte informazio orokorra jasoko da, baina baita herri bakoitzeko Gazte Informaziorako Bulegoak emandakoa ere. Gainera, herri bakoitzeko interesgarriak diren albisteak ere bidaliko dira.
Erantzun
Sartu