Teknologia albisteak

Munduko hizkuntzen datu-basea martxan

Erabiltzailearen aurpegia
xabi, historia ikaslea - Bidasoa behea.
2004-02-05 : 13:02

Santa Feko unibertsitateak martxan jarri du mundu mailako hizkuntzen datu basea egiteko proiektua. Hizkuntza askok eta askok dute lekua bertan. Ezagunenak badaude, eta euskara?

Datu base honetan, hizkuntzalari desberdinek ekarpenak egiten dituzte eta denen artean datu base bat osatzen ari dira, ezagunak diren hizkuntza guztiek bertan tokia dutelarik.

Euskal ikertzaileen ekarpena?

Genealogia harremanak eta hizkuntz familiak zehazten saiatzen dira, eta hitz bakoitza bere soinu propioaz idazten dute, sinbolo linguistikoen bitartez. Bada, nik uste dut euskal ikertzaileek bere ekarpena egin beharko luketela honako datu basean euskara egoteko. Agian, lehenik ados jarri beharko lirateke, ez baitago gaur egun euskal hiztegiko hitz askotaz jatorri zehatz bat ezartzerik, agian euskara bera jatorri urrun bateko hizkuntza delako(?) edo beharbada senidetasun harremanak ez direlako finkatu.

Alfontso Martinez eta Arnaiz Villenaren hipotesiak

Lan horretan aurrera egiteko sekulako hipotesia plazaratu zuen Alfontso Martinez Lizarduikoak "Euskal zibilizazioa"n, baina oso kontutan hartzekoa da ere Madrilgo Complutensean lanean ari den Arnaiz Villena ere, berak ireki baitu arlo mediterraneoko hizkuntzak harremanean jartzeko bidea, heriotzaren inguruko errituen testuinguruko testigantza linguistikoen bitartez. Baditu jada hiruzpalau liburu eta bertan euskal hitzekin harremana duten hitzak azaltzen dira. Modu zientifiko batean aurrera egiteko beharra agerikoa den arren, ez daukagu zientzia linguistiko tradizionalaren intuizio gabezian gelditu beharrik, baizik eta bide berriek proposatutako erronkei modu egokian eskua luzatu.

Santa Feko proiektuaren webgunea: ehl.santafe.edu

Erantzun

Sartu