Sustatu logoa Teknologia albisteak

Jon Blake Cusack 2.0 jaio da

Dick Turpin
2004-02-05 10:02

Ez junior, ez eta Jon Blake Cusack II, Ameriketako Estatu Batuetan erabiltzen den bezala, aitaren izen berekoak izendatzeko.

Jon Blake Cusack ingeniariak aspaldi zerabilen buruan nola izendatu bere semea, hau jaiotakoan. “Bilatu nahi nuen zerbait desberdina”, esan du. Eta aurkitu ere, aurkitu zuen: izendatuko zuen bere semea, bere bigarren bertsioa balitz bezala, informatikako enpresek egiten duten moduan, programaren bertsio berriak kaleratzen dituztenean.

Antza denez, aitari kostatu zitzaion ama konbentzitzea, honek ez baitzuen amore eman azken astera arte. Baina, azkenean, etsi, haurra jaio baino astebete lehenago.

Jakina, gurasoek e-postaz jakinarazi zieten beren lagunei semetxoaren jaiotza. “Mezu hartan esan nien 2.0k ezaugarri mordoa jasotzen zituela 1.0tik, nahiz eta jaso Jamieren beste asko ere”, esan du aitak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu