Kontuan izanda nolako eragina izan duten markek gure bizitzetan, 4.000 profesionalek iritzi diote Google izan dela markarik gailena 2003an. Ez da harritzekoa, hamar bilatzailetik zazpik Google edo honek eragindako beste bilatzaile batzuk erabiltzen dituzte eta.
Bigarren Apple enpresa dator, zeinek azken Gabonetan saldu baititu 750.000 iPod musikagailu eta 30 milioi abesti iTunes Musika Denda birtualean, azken hauek AEBetan bakarrik, joan den apirila ezkero.
Hirugarren aukeratua Mini beribila izan da, aurten hainbat filmetan agertu dena, eta BMW etxeak birsortua.
Sailkapena
Sailkapen hau Brandchannel enpresak egin du, ez jakiteko zeintzuk diren markarik ezagunenak (horretan Coca Cola izango litzateke garailea, seguruenik), baizik eta beraien irakurleek zer produktu izan zituzten gustukuoen edo ez, joan den urtean zehar. Eta ohore hori irabazi dute:
Hala ere, marken oihartzunak aldatu egiten dira, non entzuten diren. Asian, esate baterako, Sony izan zen garaile. Europan eta Afrikan, berriz, Ikea. Latin Ameriketan, ostera, Cemex eraikuntzak. Eta AEBetan, azkenik, Apple. Merkatu globalean, ordea, Google izan da jaun eta jabe.
Pertsonak ere marka baten jabe izan daitezke. Eta Brandchannel-ek adibide bat jartzen du: David Beckham. Honen erakarmena hedatzen omen da Manchestertik Seulera. Haren irudia erabilita, iaz edozer sal daiteke. Real Madrilgo lehendakaria aspaldi konturatu zen horretaz.
Erantzun
Sartu