Garapen iraunkorraz eta A bilduaz beste...
2004-02-06 10:02
A bilduaz beste...
Berriki Euskaltzaindiak "@" zeinuari "a bildua" esan behar diogula ebatzi zuen. Prentsan atera da eta dagoeneko batzuk hasi dira izendapen berria erabiltzen. Orain, "Garapen iraunkorra" dela eta, gutxienez GARA, Diario de Noticias eta El Diario Vasco egunkarietan agertu da "albiste" hau. Sekulako garrantzia omen du gaiak eta jendeak ondo idatziko du aurrerantzean, gaiari emandako publizitatea dela eta.
Baina badira beste hainbat kontu oraindik gaizki idazten direnak
- Askok webgunea eta web orrialdea ez dakite ezberdintzen. Nekatuta nago Euskadi Gaztekoak entzuteaz, gaztematik.com "weborria" daukatela esanez.
- Internet izen propioa dela, Internet idatzi behar dugula, herri baten izena balitz bezala idatzi eta deklinatu behar dugula, ez internet, ez Interneta... Kontu honetan GARAkoak nabarmentzen dira ia egunero "internet" idatziz, hainbat bider ohartarazita ere.
Beharrezkoa izango ote da Euskaltzaindiaren adierazpen bat berariaz gauza bakoitzaren gainean, denek zuzen idazteko?
Jabi Zabala
Erantzunak kargatzen...