Etxebideren webgune berrituan lehen inkesta egin dute. Bisitarien %83a etxebizitza zaharretan ikuskapen teknikoak egitearen aldekoa da. Etxebizitza eta Gizarte Gaien Sailak arautegi berezia egingo du eraikuntza zaharren azterketa teknikoak bideratzeko.
Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bidez eta EJIErekin lankidetzan, hainbat proiektu garatu ditu eta garatzen ari da Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berrien arloan, "Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak", batetik, eta, bestetik, "Euskadi Informazio Gizartean Planak" finkatutakoari men eginez. Planek finkatutako lehentasunetan, besteak beste, "enpresa-mundurako aplikazioak euskarara lokalizatzea" agertzen da.
Radio Euskadin mintzatu da Alberto Catalan Kontseilaria eta UPNko idazkari nagusia. Gobernuak Nafarroan landu duen Hizkuntza Politikak herritarren babesa omen du, eta hori hautestontzietan antzematen da.
John Kerry-k nolabaiteko zuzenketa agertu du, euskaldunak eta terrorismoa dela-eta. Baina orain, Espainiako Atzerri ministro Ana Palaciok esandakoa dago pil-pilean.
Nola Armani jantzietan, gazte hau bikaintasunera iritsi da aparailu berriak diseinatzen. BBCk izendatu du pertsonarik eraginkorrena Britainia Handiko kulturan, iaz urteko diseinatzailerik onenaren saria jaso ondoren. Jaun-andreak, Jonathan Ive, iMac ordenagailuaren diseinatzailea!
Amazon.com mundu mailan oso ezaguna den denda birtuala da. Bertan, mota askotako produktuak saltzen dira; horien artean liburuak. Ezizenak erabiliz, kritikak argitaratzen dira liburuen gainean. Orain, kritikoen identitateak argitara atera dira. Ondorioz, jakin da hainbat idazlek beren liburuen gaineko kritika onuragarriak idatzi dituztela ezizen baten ostean ezkutaturik.
Gaurtik aurrera aldizkari berri bat dute Debagoienean, Asteleheneko Goienkaria. Asteburuan pasa den guztiaren berri izango dute hemendik aurrera astelehenero debagoiendarrek. Eneko Azkarate Goienkariako zuzendariaren eta Monika Belastegi Asteleheneko Goienkariako erredaktore-buruaren balorazioak jaso ditugu Sustatun.
Zenbait hitz esanguratsu ordenagailu, Internet, posta elektronikoa, bilatzailea, nabigatzailea sartu ditut Ereduzko Prosa Gaur datu basean, eta ikusi dut oso gutxi agertzen direla, edo bat ere ez.
Basauriko Euskarabila elkarteak Ipuin Erotikoen 9. Lehiaketa antolatu du. 1988an edo lehenago jaiotako edozeinek parte har dezake lehiaketan eta apirilaren 23a baino lehenago aurkeztu beharko dira ipuinak. Lehiaketaren irabazlearentzako saria 370.000 eurokoa izango da.
Universitat Oberta de Catalunya-k software librearen gaineko nazioarteko masterra du. Software librearen filosofiarekin bat eginez, masterreko materiala sarean jarri du; PDF formatuan, inprimatzeko, edo TGZ formatuan, editatu ahal izateko.
Microsoft-ek ere baieztatu du berria, beraz, zerbait izango da. FBI ere pistaren atzean dabil. Nork eta Nola izan den ez daki inork. Ene! Microsoft-en kode "ezkutua" sarean Laster Coca- colarena ere izango da... Sarea dagoenetik gero eta zailagoa da sekretuak gordetzea :-)
Ibon Sarasolak esan du Argia astekariaren azken alean, Euskaltzaindiaren bilerak surrealistak direla. Flipatuko zenuke, haiek bileran ikusiz gero. Baina besterik ere esan du Ibonek elkarrizketa horretan.
Literatura Eskolak eskolaz kanpoko ekintzak ere antolatzen ditu. Eta zapatu honetan eskurtsioa egingo dugu Bilbora. Gabriel Arestik famatu zuen Bilbao ezagutzera. Goizean Koldo Izagirregaz Arestiren lanak aztertu ostean, bazkalostean ibilbide arestiarra egingo dugu Bilbaoko kaleetan.
Iazko urteari dagokion errenta aitorpena egin behar dutenek aukera dute horretarako dokumentuak telefonoz, Internet bidez edo SMS mezu bidez eskatzeko. Zirriborroa martxoaren 1etik aurrera eska daiteke.
Komunikabideen Europako Institutuak egin berri duen azterketa baten arabera, Internetek ez du isolamendu soziala sustatzen. 14 herrialdeko 30.000 mila internauten jokabidea analizatu dute azterketa honetan, hiru urteko epean.
Zientzialariek esan dute esperimentu honen bidez nahi dutela zelula amak sortu, Alzheimer bezalako gaixotasunei aurre egiteko, eta ez pertsonarik klonatu. Esperimentu hau egiteko ikertzaileek gai genetikoa hartu zuten zenbait emakume emailerengandik, eta uztartu haien obuluekin.
Atzo arratsaldea ezkero arazoak izan badituzu Interneten sartzeko, ez larritu: ez da zure arazoa edo zure nabigatzailearena. Telefonicak izan ditu arazoak, Madrilgo lotune batean. Gaur arratsalderako espero dute dena konponduta izatea.
Karneta baliogabetu didate Donostiako Udal Liburutegien sarean. Diskoak kopiatzeagatik izan da. Bai, gaizkile bat izan naiz, eta nire errua ordaindu behar dut. Zuk ere beste inor honetara dedikatzen dela ezagutzen baduzu, mesedez sala ezazu, nik neure burua salatzen dudan bezala.
Orain gutxi Berrian eta Garan argitaratu dute Jon Aranoren "Atxaga Nobel sarirako" artikulua. Sustatura zuzenketa edota aldaketa batzurekin iritsi zaigu. Aurreko albiste batean jardun dute gai honen inguruan. Hona hemen artikulua bere osotasunean.
"Herririk herri, Euskal Herritik Europara 2003-2004" jardunaldiak egingo dituzte martxoaren 22, 23 eta 24an Arratian (Bizkaia). Nekazal inguruko ikastetxe txikiek bizi duten desoreka gainditzeko pausuak ematea da jardunaldien helburua. Hezkuntza, hizkuntza eta teknologiak uztartuko dituzte hitzaldietan.