Teknologia albisteak

Kataluniako gobernua software librearen alde

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-02-10 : 10:02

Kataluniako Gobernua Administrazioan software librea ezartzearen alde agertu da. Software librearen abantailak azpimarratu ditu. Gainera, orain gutxi aurkeztu den OpenOffice.org 1.1-aren katalanezko bertsioa sustatuko du.

Akordioa sinatuta

Kataluniako Gobernuko Telekomunikazio eta Gizarte Informazioko idazkari Oriol Ferran-en esanetan, Gobernu berriak Administrazioan software librearen ezartzea sustatuko du. Izan ere, aurkeztu berri den OpenOffice.org 1.1-aren katalanezko bertsioa ezarriko da Administrazioan.

Ferranek adierazi du katalanezko software librea Katalunia osora zabaltzeko konpromisoa hartu dutela. Dagoeneko, Kataluniako Gobernuak akordio bat sinatu du software librea Administrazioan jartzeko.

Software librearen abantailak

Aurreko Gobernuak informatika lizentzietan gastatukoa zehazki zenbat den ez dakien arren, kopuru handia izan zela baieztatu du Ferranek. Oraindik ez da zehaztu noiz burutuko den OpenOffice-aren ezarpen orokorra Administrazio osoan.

Oriol Ferran-ek hainbat arrazoi aurkeztu zituen Kataluniako Gobernuak software librearen alde eginiko apustuaren gainean: lizentziak doan dira, dirua aurreztea dakar, kodigo ireki batekin lana egiteak dakarren segurtasuna, enpresa katalanarentzako eskenatoki berri bat sortzeko aukera eta katalan hizkuntza sustatzea.

OpenOffice, II. bertsioa

Katalanezko OpenOffice.org 1.1 bertsioak zera dakar: testu prozesadorea, kalkulu orrien kudeatzailea, bektorial grafikoen programa bat eta HTML ediziorako aplikazio programa bat, ortografia zuzentzailea (katalanez, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez).

OpenOffice 1.1ak. Windows-endako, GNU/Linux-endako eta Solaris-endako balio duen bertsioa Sun Microsystems-ek eta Softcatalà-k egin dute. Azken horren webgunetik eskuratu daiteke programen paketea, doan.

Softcalà orain 5 urte sortu zen eta informatikan interesa duten boluntarioek osatzen dute. OpenOffice-ren katalanezko lehen bertsioa joandako urtean egin zen eta milioi erdi kopia banatu ziren. Aurten programa multzoa gaurkotu da eta erabilpen aukera berriak aurkezten ditu. Beraz, berrikuntza ugari dakartza azken bertsioak: PDF formatura dokumentuak esportatu ahal izatea, Flash aurkezpenak, katalanezko zuzentzaile automatikoa eta Microsoft-en Office paketearekin bateragarritasun hobekuntzak, besteak beste.

Erantzun

Sartu