Modesto Arrieta zarauztarrak eskuratu du lehiaketako lehen saria. Epaimahaiaren iritziz, oso ondo idatzita dagoen gutuna da; orijinala, umoretsua eta erotismo printza batzuekin. Bigarren saria Uxue Alberdi elgoibartarrak lortu du eta Bergarako Onenaren saria Elena Lakak. Irakurle gazteen saria Debako Igor Agirrek eskuratu du. Azkenik, Iruñeko Maialen Etxebarria izan da SMS bidezko II. Maitasun Mezuen Lehiaketaren irabazlea.
Bergarako Jardun Euskara Elkarteak antolatutako leihaketaren sari banaketa otsailaren 14an egingo da, San Valentin egunean. Ekitaldia Bergarako Zabalotegi Aretoan izango da arratsaldeko 19:00etan. Bertan irabazleek euren gutunak jendaurrean irakurriko dituzte. Amaitzeko, Txuma Murugarrenen kantaldia izango da.
Irabazleak:
Epaimahai nagusia:
Epaimahaiaren iritzi orokorra:
Aurkeztutako lanen kalitateari dagokienez, hainbeste idazlanen artean denetik dagoela azaldu dute, baina saritutako lanek eta baita finalistenek ere benetan maila bikaina dutela adierazi dute.
Trajikoak dira aurtengo gutunak: istripua, gaixotasuna edota heriotza ezinbesteko osagaiak dira gutun gehienetan. Ezinezko harremanak eta amodioaren zailtasunak isladatzen dituzte, horietako askotan maiteari barkamena eskatuz. Topikoz beteta daude gutunak, baina benetan orijinalak direnak ere badira. Gutun erotiko gutxi eta umorea ere faltan bota du epaimahaiak. Orijinaltasuna, gaiaren eta hizkuntzaren tratamendua baloratu du epaimahiak.
Irakurle gazteen saria (90 euro eta sorpresa)
Zigor Agirre (Deba, 26 urte)
Argumentua: Hilzorian dagoen drogazaleak beragatik egin duen guztia eskertuz idazten dio amari
Epaimahaiaren iritzia: Barru-barruraino iristen den gutuna.
Epaimahai gaztea: Bergarako ikasleak: Maite Iturraran, Nerea Irureta, Maialen Ormazabal eta Ariane Alberdi
Partaidetza: 111 gutun. (1843 gutun azken 12 ediziotan)
SMS bidezko II. Maitasun Mezuen Lehiaketa 04
Lehenengo Saria (90 euro): Maialen Etxebarria (Iruñea, 16 urte)
Dnboak merzi zan du ezautzko sntimnduek zugan pntsatzko,itzk adieraztko,skuek zu laztantzko,muxuek maitasunan sekretua antzeztko..poemk zrtako?m.z.
Epaimahaiaren iritzia (Bergarako ikasleak): Poetikoa eta sakona. Maitasun mezu arrunt bat baino zerbait gehiago.
Guztira 33 mezuk hartu dute parte lehiaketan eta batazbesteko adina 20 urtekoa izan da.
Argibide edo informazio gehiago nahi izanez gero honako telefonora deitu daiteke: 606 526 810.
Elena Laka abokatu eibartarrak, Eibar.org elkarteko kideak, irabazi du bergarar onenarentzako saria. Bere gutuna e-posta mezu bat izan zen. Eibartarrak zerrendara bidali du haren kopia, hemen irakur dezakezu.
Informazio apur bat gehiago Goiena.net atarian.