Urtebete Egunkaria gabe
Otsailaren 20an, ostirala, beteko da urtebete Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak aginduta Guardia Zibilak Egunkaria itxi zuenetik. Egunkaria-k itxita eta Iñaki Uria kontseilari ordezkariak espetxean jarraitzen duela salatzeko, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean ekitaldia egingo da egun horretan, arratsaldeko 18:00etan.
Otsailaren 20an, ostirala, urtebete beteko da Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak aginduta Guardia Zibilak Egunkaria itxi zuenetik.
Hamabi hilabeteren ostean Egunkaria-ren ateek zerratuta jarraitzen dute eta Iñaki Uria Egunkaria-ko Kontseilari Ordezkariak preso jarraitzen du.
Egoera salatzeko, Egunkaria-ko langile ohiek deituta, bi protesta ekitaldi egingo dira otsailaren 20an:
- 12:00etan Kontzentrazioa Donostiako Bulebarreko kioskoan
- 18:00etan ekitaldia Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean
Hizlariak:
- Martxelo Otamendi
- Gunther Grautz (MIDAS)
- Joan Mari Torrealdai
- Xabier Mendiguren (Kontseilua)
2003ko otsailaren 20an eta ondorengo hilabeteetan Egunkaria-ri babesa eman dioten eragile guztiak batu nahi dira Egunkaria-ko atarian egingo den ekitaldian.
Erantzunak kargatzen...