Teknologia albisteak

Produktu plastikoen sektorea EAE-n

Erabiltzailearen aurpegia
HEHAKF - Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federaziotik.
2004-02-09 : 09:02

Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioak txosten sektorial berria argitaratu eta sareratu du. Txostenak produktu plastikoen fabrikazioa sektorearen azterketa egiten du eta, enpresen iritziz, sektoreak EAEn dituen ahalmen eta perspektibak azaltzen ditu.

Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioak argitaratu duen txostenaren helburua sektorearen gaur egungo egoera eta joera nagusien ikuspegi orokorra eskaintzea da, eta era berean, sektoreak EAEn dituen ahalmen eta perspektibak azaltzea, enpresen iritzien bitartez eratuak.

Aurrekoek bezala, txostena bost ataletan dago egituratua.

Horietako lehenengoan, sarrera gisa, aztertzen duen jarduera mugatzen da.

Bigarren atalak sektoraren egungo egoera jorratzen du Europar Batasunean, hirugarren eta laugarren ataletan produktu plastikoen fabrikazioa sektorearen merkatuak Espainian eta EAEn, hurrenez hurren, duen egoera aztertzen den bitartean.

Txostenaren arabera, 2001ean, produktu plastikoen sektore fabrikatzaileak EAEn sortutako Balio Erantsi Industrialaren % 2,7a eta enpleguaren guztizko zifraren % 3,1a hartzen ditu. Sektorea 369 establezimenduk osatzen zuten.

Sektorearen kanpo-jarduera bost aldiz handiagotu da azken 10 urteotan, eta I+Gn edukitako gastua ia bikoiztu egin da azken bosturtekoan, eta 2001. urtean 3 milioi euroraino iristen zen.

Azkenik, plastiko produktuen sektore fabrikatzaileak ingurumenean duen eragina azaldu daiteke bai produkzioko prozesuak berak duen eraginagatik, eta baita sortzen diren hondakinengatik ere. Euskal enpresak, ingurumenari dagokionez, eta erkidego mailan, hirugarren postuan aurkitzen ziren, inbertsioari dagokionez 2001.urtean.

Azkenik, bosgarren atalak sektorearen ikuspegirik kualitatiboena jasotzen du, sektorearen gako estrategikoak, bere jarrera konpetitiboa eta bere gainera datozen perspektibak deskribatzen baitira bertan.

Produktu plastikoen fabrikazioa pisu ekonomiko garrantzitsua duen jarduera da EAEn, eta bere azken urteotako eboluzioa positibotzat jo daiteke, enplegu globalaren gehikuntzan, enpresen batez besteko tamaina handiagoan eta salmenten gaineko errentagarritasunean nabarmentzen den bezala.

Sektoreko ehun enpresarialak duen erantzuteko gaitasunari dagokionez, eta egindako AMIA analisiaren arabera, indarguneak ondorengoak lirateke:

  • merkatu berrietan jarrerako estrategia argiak dituzten ekimen enpresarialetan presente egotea, ibilbide enpresarial luzea edukitzea,
  • enpresak produktua edo teknologia hautatzea edo bide horretan espezializatzea, etengabeko prestakuntza balioaniztuna onartzea,
  • plantillak sendotzea eta
  • asoziazionismoa edota taldeetako partaide izatea.

Ahulguneak, bere aldetik, hauek izango lirateke:

  • merkatu berrietan sartzea erraztuko luketen tamaina handiko enpresarik edo talde erakarlerik ez egotea,
  • tamaina txikiko baliabide eratorrien mugapena, eta honek bere aldetik kudeaketa arretatsuzko joera bat baldintzatuko luke,
  • jarduera industrialaren gainerako sektoreekin partekatua, normalean enpresen arteko lankidetza-estrategiak aurrera eramateko joera oso gutxi erakutsi arren.
  • Era berean, I+Gko jarduera prozesuan zentratua dagoela sumatzen da, eta ez, ordea, produktuan, eta gehienbat izaera jarraitzailea duela, gidaria izan ordez.

Nahi izanez gero, txosten osoa .pdf formatoan lortzeko aukera dago helbide honetan

Erantzun

Sartu