Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ostabe: Muskizeko euskaldunen topaleku

Sustatu - Sustatu
2004-02-10 12:02

Ostabe egitasmoa

Webgunean egiten da Ostabe egitasmoaren aurkezpen argia: "euskarak gaur egunean Muskizen duen egoera ikusita, eta batez ere euskaraz dakigunok edo ikasten gabiltzanok berba egiteko ditugun aukera murritzak kontuan hartuta, Ostabe egitasmoa abian jarri dugu, eta helburuak argi dauzkagu; alde batetik, Muskizko euskaldunok elkar ezagutzea eta bestetik, hitz egiteko aukera gehiago sortzea".

Ostabe egitasmoa Udal Euskara Zerbitzuaren ekimena bada ere, hauek dira programaren eragileak:

  • Udal Euskaltegia.
  • Muskizko AEK Euskaltegia.
  • Hitzaro Euskara Elkartea.

Partaide guztien helburua da Muskizeko gainontzeko talde, elkarte eta gizabanakoekin elkarlanean hastea, "euskararen normalkuntza prozesuan denon ahalegina eta ekarpenak beharrezkoak baitira".

Egitasmoaren ardatzak

Programak hainbat ardatz ditu: berba-taldeak, ikastaroak, irteerak, ikuskizunak, kultura ekitaldiak eta hitzorduak. Horiei gehitu behar zaie martxan jarri berri den webgunea.

Ostabe-ren webguneak hainbat atal ditu:

E-posta bidez norberak iritzia eman edo ekarpen bat egin dezake.

Norentzat da OSTABE?

  • Euskara ikaslearentzat: euskaltegian bazaude edo egon bazara, baina ez baduzu norekin hitz egin hemen duzu aukera.
  • Euskaldunarentzat: normalean gazteleraz egin arren euskaraz gehiagotan egin gura baduzu, hemen duzu aukera.
  • Euskara ez dakienarentzat: agenda kulturalaren bitartez euskarak dituen baliabideekin gozatzeko, hemen duzu aukera.
  • Egitasmoaren bitartez Muskizeko euskaldunekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu.

http://www.ostabe.net

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu