Teknologia albisteak

KDE 3.2 atera berria: Euskara barne

Erabiltzailearen aurpegia
Marcos - EuskalGNU
2004-02-05 : 09:02

Atzo, hilak 2, atera zen KDE 3.2 berria eta 3.1.x bertsioetan gertatu den bezala euskara hizkuntza ofiziala da KDE proiektuan.


Oraingoan 42 hizkuntza ofizial dituen KDE 3.2 honetan garapen handiak egin dira bai teknikoki eta baita ere erabilgarritasun aldetik, proiektu sendo hau berriz ere bertze leiho kudeatzaileen artean garaile kokatuz.

Honela izendatu dute LinuxWorld aldizakiaren irakurleek "Best Linux Desktop Manager" (Linux mahaigain kudeatzailerik onena) 2003. urtean.

Dena den (orain mokoka hasiko naiz), bertsio berri honetan hiru lagun (bai, hiru) baino ez dugu lan egin. Hori dela eta aprobetxatu nahiko nuke nire betiko eskaeran berresteko:

Laguntza behar dugu!!!!!!!

Anitzetan aipatu dudan bezala 300.000 hitzeko proiektu hau ezin da hiru artean garatu. Gainera orain arte egin den lana berikusi behar da, duela hiru edo lau urteko itzulpenak orain zaharkituak gelditzen baitira hobetsi diren termino berriekin konparatuz eta kontutan hartuz zenbait hitz denbora joan ahala gaitzetsi diren.

Hau dena dela eta... anima zaitezte!!!!!

Bukatzeko beti bezala, errudunak:

  • Marcos Goienetxe
  • Mikel Goñi
  • Juan Irigoien

Alfabetikoki, ez haserretu ;)

Proiektuaren web orri berria:
kdeuskaraz.euskalgnu.org

Laguntzeko prest?
kdeuskaraz.euskalgnu.org/lagundu.htm

Erantzun

Sartu