Sustatu logoa Teknologia albisteak

Janet Jacksonen titia argazkirik bilatuena Interneten historian

Sustatu - Sustatu
2004-02-06 11:02

AEBetako Super Bowl-aren deskantsuan gertatu zen dena: kantatzera irten ziren Janet Jackson eta Justin Timberlake, mutilak gainekoa kendu zion Jacksoni eta titi bat bistan zuen. Harrezkero, Janet Jacksonen argazki horren bila milaka eta milaka lagunek jo dute sarera.

Lycos bilatzaileko arduradunen esanetan, Irailaren 11k izan zuen bilaketa-errekorra hautsi du Jacksonen titiak: Paris Hiltonen biluztea baino 60 aldiz gehiago bilatu da Jackson eta Britney Spears baino 80 aldiz gehiago.

Zentsura ekarri du Grammy eta Oscarretara

Grammy sarietako antolatzaileak prest daude zentsura erabiltzeko, horrelako eskandaluren bat gertatu ez dadin: Telebista seinalea beranduxeago emateko programa bat garatzen ari dira. Horrela, telebistako arduradunek ekitaldian gertatzen den edozer gauza "eskandalugarri" zentsuratzeko aukera izango lukete, inor konturatu gabe.

Oscar sarietarako ere gauza bera egitea eskatu dute AEBetako telebista garrantzitsuenetako arduradunek.

"Urgencias" (ER) ere zentsuratu dute

Bestalde, bada beste biktima bat ere telebistan: AEBetako Urgencias (ER) telesaila, NBC kateak ematen duena.

Telebista kateko arduradunek kapitulu bateko eszena bat kendu zuten, gaixo baten titia agertzen zelako, mamografia bat egiten. Arduradunen esanetan, eszena egokia zen kontestuan, baina Janet Jacksonen titiak sortu duen eskandalua dela eta, kentzea erabaki zuten.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu