Sustatu logoa Teknologia albisteak

Literaturaren gaineko hitzaldiak Interneten

Sustatu - Susa
2004-02-05 12:02

Hitzaldiak sarean

Hona hemen Literatur Emailuak jasotzen duen sareko hitzaldi zerrenda:

  • Bilbo Zaharra forum-ean 7 idazleren hitzaldiak daude irakurtzeko moduan (Bernardo Atxaga, Joan Mari Irigoien, Itxaro Borda, Pedro Alberdi, Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre, Ramon Saizarbitoria).
  • Literatura Eskolako tailerretan izandako hitzaldiak eskuratu daitezke (Iñigo Aranbarri, Jose Luis Otamendi, Mikel Elortza, Alberto Barandiaran).
  • EIZIEren webgunean Bernardo Atxagak Tarazonako jardunaldietan emandako hitzaldia jasotzen da.
  • Uztarria.com webgunean berriz Baite euskara elkarteak antolatutako hitzaldiak azaltzen dira.
  • Anjel Lertxundik udako ikastaro batean emandako hitzaldia jasota dute Susaren webgunean.

Susaren webgunea

Susaren webguneak 2004ko Sareko Argia Saria irabazi berri du. Orain lau urte ekin zion bideari webguneak eta ordudanik, euskal literatura irakurleengana hedatzeko urrats ugari eman ditu.

Literatura oinarrian hartuta, Literatur Emailuak deiturapean, albistegi elektroniko bidezko zerbitzua eskaintzen du Susako webguneak. Horrela, literatur argitalpenak eta ekimenak iragartzen dira buletin horietan (berriak, efemerideak, agenda…). Literatur Emailu hauetara doan harpidetu daiteke.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu