Gaur egun ez da ohikoa sakelako telefono bidez filmak ikusi edota musika entzutea. Hala ere, sakelako telefonoen merkatuan ari diren enpresek pirateriari aurre egiteko teknologiak lantzen hasi dira.
Elkarlana
Sakelako telefonoen merkatuan ari diren hainbat konpainiek elkarrekin lan egingo dute pirateriaren aurkako teknologiaren arloan. Teknologia horren horrekin, sakelako telefonoen bitartezko pelikula eta musikaren bidalketa segurua ahalbidetzen saiatuko dira.
Enpresek sortutako elkarte baten bidez, pirateriaren aurkako teknologia eskuratu ahal izango dute sakelako telefono fabrikatzaileek eta eduki hornitzaileek, besteak beste. 350 enpresek sortu dute Open Mobile Alliance eta pirateriaren aurkako teknologia lizentzia estandarra sortzera bideratuko da.
Musika eta bideo deskargak
Sakelako telefonoen sareek geroz eta abiadura handiagoa eskaintzen dute. Horrela, erabiltzaileek bideoak eta musika deskargatzeko egiten dituzten eskaerak gehitu egin dira. Deskargak sakelako telefonoetan edota PDA moduko eskuko aparatuetara egiten dira. Guzti horren aurrean, Hollywood-eko zinema ekoizpen etxeak eta diskoetxeak beren kezka azaldu dute, artxiboen legez kanpoko elkar-banaketaren aurkako borroka berri bat izan baitaiteke.
Erantzun
Sartu