Asteburu honetan Esteponan izan naiz, Malagan, bilera batzuetan, non aztertzen zen diseinua prentsan. Bi egunean gauza asko ikusi ditut han, baina batek eman dit atentzioa: nola Estepona erabiltzen ari den komunikazioa eta garapen iraunkorra Marbelllaren eredutik bereizteko.
Berriako "Tartea"-n Jabi Zabalaren artikulua argitaratu zuten atzo, igandea. Alderdi politikoen webguneen azterketa egin du Zabalak. Hona hemen azterketa horren zertzelada batzuk.
Euskal Herriko errepideetan arazo ugari sortarazi du gaur elurrak, baita izotzak ere. Araban esaterako, arazo larriak sufritzen ari dira; zenbait lantegitan eta eskoletan ezin izan dute hasi astea normaltasunez. Hainbat mendate itxita daude eta beste batzuetan kateak behar dira.
"The Lord of the Rings" trilogiaren azken filmak 11 Oscar irabazi ditu. 11 izendapen zituen eta 11 sari eskuratu, plenoa, beraz. Orain artean "Titanic" eta "Ben-Hur" filmek zuten errekorra parekatu du. Bestalde, Charlize Theron-ek eta Sean Penn-ek eskuratu dituzte aktore onenen sariak. Ez omen zen zentsura tresnak martxan jartzeko "arrazoirik" egon. Hala ere, 5 segunduko emisio atzerapenarekin egin zen transmizioa.
Erretzeari uzteko erabakia bizitzan hartzen den erabaki osasungarrienetarikoa da. Hori dela eta, Grupo Eroski Fundazioak erretzeari uzteko eskola jarri du martxan Interneten. Espainiako estatuan online dagoen erretzeari uzteko eskola bakarra da Eroskirena.
Euskolana.com Interneten lana aurkitzeko euskal bilatzaileak 1.000 curriculum baino gehiago jaso ditu bost hilabetean. Sarean lana bilatzen duen euskal internautaren profila hau da: 25-35 urte bitarteko emakume bizkaitarra, goi mailako ikasketak egin dituena.
Prest dago Sustaturen Hauteskunde kalkulagailua. Modu bikoitzean kalkulatzen ditu emaitzak, debekatutako ezker abertzalearen boto aukerak (autodeterminazioaren aldeko bozak, kasu honetan) kontuan izan gabe, eta haiek kontuan izanda ere bai. D´Hondt lege matematikoari jarraitzen dio kalkuluak.
"Periferiak"en barruan, atzo Bilboko Bidebarrietan Ixiar Rozasek Gianni Celatiren obra aurkeztu zuen; ondoren, Harkaitz Canok hitzaldi antzeko bat egin zuen Celatiz. Azkenik, Celatiren beraren dokumental bat proiektatu zuten. Berandu amaitu zenez, egunkari batzuek ez dute horren berri ematerik izan. Hona hemen zeozer.
Vilaweb atariak, zehazki bere Badalonako edizioak, protesta egin zuen Espainiako ACB ligako antolakuntzaren aurrean, Kopako finalaren jarraipena gaztelaniaz bakarrik eskaintzen delako acb.com gunean. Kasurik egin ez dietenez, Internet bidezko itzulpen automatiko zuzenarekin erantzun dute Vilaweb-ekoek.
Posta elektronikoko zaborraren aurkako borrokan imajinazioak ere badu lekua; AEBetako enpresa batek spama bidaltzen dutenei spamarekin erantzutea pentsatu du, behingoz gerra horrekin amaitzeko. Hala, spamaren bidaltzaileak identifikatzeko teknologia bat garatzen ari dira.
Haurrik eduki ezin dezaketen emakumeei zuzendutako zerbitzua eskaintzen du orain gutxi inauguratu de WomanNotIncluded.com webguneak. Obuluak saltzen dira bertan, on-line, 1.250etik 2.500 dolar bitarteko salneurriekin.
Bihar, otsailak 27, banatuko da etxeetan Asteon astekariaren lehen zenbakia. Telebista-aldizkaria da Asteon, eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren eta tokiko zenbait hedabideren ekimenez gauzaturiko egitasmoa da. Abadiñon dauka egoitza, eta Jasone Osoro idazle eta kazetaria du zuzendari.
UEUk antolatzen duen HIZTEK graduondokoaren laugarren mintegi honetan, Joxe Mari Egaña Mondragon Unibertsitateko liburuzainak Liburutegi digitalen inguruan mintzatuko da.
Jakin aldizkariak hainbat arazo ditu, eta bere harpidedunei laguntza eskatu die gutun baten bidez. Jarraian, horren testua.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bi arlotako dirulaguntza deialdiak egin ditu. Alde batetik, Euskararen Normalkuntzako esparruan emango dira laguntzak, eta deialdira aurkezteko epea martxoaren 22 da. Bestetik, kulturgintza arloan eskuratu daitezke dirulaguntzak; eskaerak aurkezteko epea martxoaren 25 da.
Eustatek 2003an egindako inkesta baten arabera, Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleriak zenbait jarduerari eskaintzen dien eguneroko denboraren banaketak ez du aldaketa nabarmenik izan 1998tik. Idatzizko eta ikus-entzunezko komunikabideei egunero eskainitako denborari dagokionez, azken bost urteotan, bataz beste 15 minutu laburtu da.
"Zaldi Ero idazleekin" izeneko webgunea aurkeztu du gaur eguerdian Susa literatura argitaletxeak. Migel Anjel Elustondo, "Zaldi Ero"-k idazleei egindako 200 argazkiz osatuta dago webgunea. Euskal idazleen argazkien erakusketa izango da eta aldian-aldian berrituko da, argazkiak, testuak eta loturak gehituz.
Egunkaria itxi eta urtebetera, Kontseiluko idazkari Xabier Mendigurenek itxaropena azaldu du, euskalgintza babesteko akordio sozio-politiko bat lortu daitekeela laster Euskal Herriko eragileekin. Proposatu diren babes neurri horiek, dokumentu interesgarri batean plazaratu ditu Kontseiluak.
Alejandro Sanzek gehiago abestu ez dezan sinadura bilketa jarri dute martxan Internet bidez. Venezuelan eskainitako prentsaurreko batean hasi zen dena. Kuriosoa dela, behintzat, ezin ukatu.
Gasteizko Filologia, Geografia eta Historia fakultateak (EHU) antolatu du lehiaketa. Inoiz argitaratu gabeko idatziak behar dute izan eta interesa duen edonork parte hartu dezake. Bestalde, unibertsitarioei zuzendutako Felix Ugarte itzulpen-lehiaketara aurkezteko epea ere zabalik da.