Teknologia albisteak

1.000 curriculumetik gora jaso ditu euskolana.com-ek

Erabiltzailearen aurpegia
kaixo.com - kaixo.com
2004-03-01 : 09:03

Euskolana.com Interneten lana aurkitzeko euskal bilatzaileak 1.000 curriculum baino gehiago jaso ditu bost hilabetean. Sarean lana bilatzen duen euskal internautaren profila hau da: 25-35 urte bitarteko emakume bizkaitarra, goi mailako ikasketak egin dituena.

Duela sei hilabete Kaixo.com atariak abiatu zuen Euskolana.com, Euskal Herriko lan bilatzailea. Dagoeneko lana bilatu edota aldatu nahi duten erabiltzaileen 1.000 curriculumetik gora jaso eta 100.000 bisitari inguru izan ditu.

Bertan, Euskal Herriko lurraldeetako enpresen lan eskaintzak ikusteko, curriculuma sartu eta aldatzeko aukera eskaintzen da. Bada, hauek dira herrialdeka bertan lana bilatu duten lagunen zenbatekoa:

  • Lagunen % 46k Bizkaitik egin du.
  • % 32,4k Gipuzkoatik egin du.
  • % ehuneko 9,3k Arabatik egin du.
  • % 2,8k Nafarroatik egin du.
  • % 0,4k Iparraldetik egin du.
  • Euskal Herritik kanpo, % 2,9k.

Gaztelaniaz

Erabiltzaile gehienek (% 85) gaztelaniazko zerbitzua erabili dute lana bilatzeko. Euskolana.com-ek zerbitzu elebiduna eskaintzen duen arren, oraindik gutxienekoak dira (% 15) lan bilaketa euskaraz egiten dutenak. Orotara, 847 izen-emate gaztelaniaz egin da eta 153 bakarrik euskaraz.

Zenbait datu

Sexuari dagokionez, emakume gehiagok erabili du zerbitzua, % 52, gizonezkoen % 48ko kopuruaren aurrean. Baina nabarmentzekoa da bien arteko aldea txikia dela oso.

Adinari dagokionez, 25-45 urte bitarteko erabiltzaileak dira gehienak. Batez ere, 25-35 urte bitarteko lagunek erabili dute, % 60,9, hain zuzen ere. Diferentzia aipagarriarekin, ostera:

  • 35-45 adin bitartekoek % 21,6.
  • 17-24 urte bitartekoak % 12,9.
  • 45-55 urte bitartekoek, % 1,6.

Ikasketa mailak kontuan hartuz, hauek dira lan bila ari direnen gaineko datuak:

  • % 40,6ak, gehiengoak, goi mailako ikasketak ditu.
  • % 21,2k Lanbide Heziketa egin du.
  • % 14,9ak erdi mailako ikasketak burutu ditu.
  • % 8,8k batxilergoa egin du.
  • % 3,4k eskola ziurtagiria dauka.
  • % 0,7k, berriz, doktoretza.

Xede bikoitza

Euskolana.com webgunearen helburua hasieratik bikoitza izan da:

  • Batetik, euskaldunoi lana bilatzerakoan bertako enpresen eskaintzak agertaraztea modu erraz eta azkarrean.
  • Bestetik, enpresei euren beharrizanetara egokitu daitezkeen balizko langileen informazio guztia helaraztea.

Euskolana.com-en izena eman ondoren, erabiltzaileak aukera izango du unean-uneko aldaketak egiteko. Halaber, hemendik gutxira zerbitzu gehiago eskainiko ditu, azpimarragarriena enpresen hautaketa prozesua jarraitzeko aukera, hain zuzen.

Erantzun

Sartu