Teknologia albisteak
4

Hauteskunde kalkulagailua bikoitza prest daukagu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-02-27 : 16:02

Prest dago Sustaturen Hauteskunde kalkulagailua. Modu bikoitzean kalkulatzen ditu emaitzak, debekatutako ezker abertzalearen boto aukerak (autodeterminazioaren aldeko bozak, kasu honetan) kontuan izan gabe, eta haiek kontuan izanda ere bai. D´Hondt lege matematikoari jarraitzen dio kalkuluak.

2003ko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan bezala, Hego Euskal Herriko aukera politiko batek ez du datozen hauteskunde orokorretan zerrenda propioekin aurkezteko aukerarik. Orduan aurkeztu zituen AuB-k eta beste hainbat herritako taldek, eta ia gehienen hautagaitzak debekatu zituzten. Oraingo honetan, debekatutako ezker abertzalearen boto aukera Autodeterminazioaren aldeko papeleta batzuetan gauzatuko da. Hauteskunde-prozedurak baliogabetzat joko ditu boto horiek, eta beste bozak bakarrik konputatuko dira eserleku banaketan. Hala ere, boto horien aukera debekatuta egongo ez balitz, zein litzateke emaitza? Aukera horri erantzungo dio gure hauteskunde kalkulagailuak.

Gure kalkulagailuak modu bikoitzean kalkulatzen ditu emaitzak, debekatutako ezker abertzalearen boto aukerak kontuan izan gabe, eta haiek kontuan izanda ere bai (zerrenda batzuentzako bailiren boto horiek). D´Hondt lege matematikoari eta indarrean diren araudiei jarraitzen die kalkuluak.

Hauxe da kalkulagailuaren helbidea:
http://www.sustatu.com/hauteskundeak

Kalkuluak martxoaren 14ko Espainiako kongresurako hauteskundeetarako balioko du, ez senaturako bozketetan. Egun horretan, eserleku hauek daude jokoan Euskal Herrian: Bizkaian 9, Gipuzkoan 6, Nafarroan 5 eta Araban 4.

Horrez gain, estrapolazioak egiteko ere erabil daiteke kalkulagailya, probintzia osoko datuak erabil daitezke Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren osaketa posiblea aurreikusteko. Bai eta ere udalez udaleko datuak zinegotzitan nola izango ziren ikusteko.

2003ko hauteskundeetan estreinatu genuen kalkulagailu hau, eta erabilpen handia izan zuen. Hona iazko maiatzean argitaratu genituen bi albiste:

Erantzunak

Ez Abertzalea
2004-02-27 : 18:03

Gaur Sustatun sartu naiz goizean, eta banner bat ikusi dut. Tira! esan dut, ezikusiarena egingo dut. Poztu naiz alderdi batek behintzat begirada jo diolako Interneteko esparruari.



Baina, hainbatgarrenez sartu naizen honetan, oraindik banner hori baino ez dago... tira, aldatuko da noizbait ezta?



Emango luke bestela EAri eman behar diola bozka sustatuzale orok.



Ordaindu egingo zuten beharbada... ez dakit.



Zer diozue?

Sustatu
2004-02-27 : 18:52

Bai, jakina.



Sustatu doako zerbitzua da eta finantziazioa behar du. Eta herri hedabide, egunkari, irrati edo telebistek bezala publizitaterako tokia uzten du. Kasu honetan bannerren bitartez.



> Ordaindu egingo zuten beharbada... ez dakit.

Xabi
2004-02-29 : 12:29

EAren hauteskunde webgunea erabilgarria da, Tawdis-en ikusi dut


Nik uste alderdiek beraien webguneak erabilgarriak egin beharko lituzketela, horrela guztiek ikusi ahal izango genituen.


Besarkada bat


Ibarreletxes
2004-03-01 : 13:07

Kontuz ibili zaitezte gero ausart horiek!

Hemetik PNVEAIUzale nahikotxo igarotzen dira ta Lekeition azalean ondo "konprobatu" genuenez...ilegalak beti ilegal eta babesten dutenak are ilegalago.

Eta ilegalak zuzentzeko duten botikarik azkarrena momentu oro aplikatzeko prest.Hau da, txakur kaskogorriak bidali eta euskal labelduneko ostiak banatu; Ibarretxe egunsentira arte hitz egiten duen bitartean, betiere.

Erantzun

Sartu