Teknologia albisteak
1

Liburutegi digitalak

Erabiltzailearen aurpegia
Ainhoa Latatu - UEU
2004-02-26 : 11:02

UEUk antolatzen duen HIZTEK graduondokoaren laugarren mintegi honetan, Joxe Mari Egaña Mondragon Unibertsitateko liburuzainak Liburutegi digitalen inguruan mintzatuko da.

Joxe Mari Egaña Mondragon Unibertsitateko liburuzaina da gaur egun, eta biblioteka digitalerako bidean eman behar diren urratsei buruz arituko zaigu.

Mondragon Unibertsitateak egina du gai honen gaineko hausnarketa prestatu berri duten webgune-zerbitzu baten inguruan. Beraz, egitasmo horri buruz arituko zaigu, eta oro har, biblioteka digitalerako bideari buruz. Horrekin batera eta lotuta dauden neurrian, gutxienez bi gai jorratuko dira:

  • batetik, Euskal Herrian liburutegien gaia nola dugun aztertuko dugu, liburutegi nazionalaren proiektuaren beharraz, etab
  • bestetik, hizkuntza eta teknologiaren gaiarekin nola lotzen den liburutegien digitalizazio-prozesua ere aztertuko da.
  • Noiz: ostiralean, otsailaren 27a, 16:00etan
  • Non: UEUren Ikastetxe Nagusian, Markeskoa, Eibar

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu:

Ainhoa Latatu Graduondoko Ikasketen Arduraduna Tel. 943 821426

Erantzunak

Sustatu
2004-02-27 : 13:44

Eguraldiaren ondorioz, mezu honekin jakinarazten dugu gaur (otsailak 27, ostirala) HIZTEK graduondokoaren barruan Joxe Maria Egañak egin behar zen mintegia, LIBURUTEGI DIGITALAK:
BERTAN BEHERA GELDITZEN DELA


Mintegia hurrengo datan izango da:


MARTXOAREN 26a, arratsaldeko 16:OOetan, UEUren Ikastetxe Nagusian, Eibarren


Erantzun

Sartu