Sustatu logoa Teknologia albisteak

Utzi kantatzeari, Alejandro (Sanz)

Sustatu - Sustatu
2004-02-25 10:02

Alejandro Sanzek zera esan zuen otsailaren 13an Venezuelan egindako prentsaurreko batean: 3 milioi pertsonek eskatuz gero, kantatzeari utziko diola. Baieztapen horren aurrean, "Alejandro Sanz gabeko munduaren aldeko Aliantza" izeneko taldeak, Leopoldo Briseño izeneko gizonezkoa buru duela, sinadura bilketari ekin dio. Taldea Venezuelako hainbat elkartek osatzen dute.

Prentsaurrekoan Hugo Chavez Venezuelako presidentearen aurkako jarrera argia azaldu zuen. Venezuelan, Chavez-en aurka, oposizioa egiten ari den firma bilketa izan zuen Sanz-ek mintzagai. Horren ildoari jarraiki, eta Chavez erasotuz, adierazi zuen berak kantatzeari utziko ziola hiru milioi pertsonak eskatuz gero.

Musika mundutik at

Gehiago kantatu ez dezan, Sanz-i egiten zaion eskaeraren testua hau da: Alejandro Sanz abeslariak egindako adierazpenen aurrean (milioika pertsonak esaten badidate ez abesteko, ez dut inoiz gehiago abestuko), behean sinatzen dugunok abeslari ezagunari eskatzen diogu inoiz gehiago ez kantatzeko eta musika mundua uzteko".

Sinadura bilketa aurrera doa eta dagoeneko 34500 sinadura inguru lortu dituzte. Sinadura kopurua sarean eguneratzen da; Gainera, Alejandrori sinatzaileek eskaintzen dizkioten mezuak irakurtzekoak dira, zalantza barik.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu