Gaur zabaldu da ofizialki Gipuzkoaeuskara.net webgune hau. Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak sarean izango duen leihoa da, eta bertan aurkituko dituzu Gipuzkoan euskarari buruz sortzen diren era guztietako albisteak, jarduerak, laguntzak eta abar.
Ikusi duzue ZP siglen logo bitxia? Zapatero Presidente, XP bezala, baina Z batekin, la marca del Zorro. Webgunea ere inauguratu du Rodriguez Zapaterok, zapateropresidente.com. Martxoaren 14ko hauteskundeen Interneteko aurpegiaz kontu batzuk artikulu honetan.
Joan den ostiralean AEBetan, Apple hasi zen saltzen iPod mini, musika jogailu berria, eta, itxura guztien arabera, harrera ona izan du. Europara apirilean iritsiko da.
Berrargitaratu berri du Eusko Jaurlaritzak "Komunikazioaren Gidaliburua". Berde kolorekoa da aurtengoa, kuaderno itxurakoa antzekoa. Erabilerraza den aurkibide zenbakiduna dauka. Gainera, EAE-ren gaineko informazioa jasotzen duen CDa dakar.
Hirietako metroetako planoak hartu, eta "animaliak" detektatzen dituzte Londongo Animals on the underground taldekoek. Oraingoz, zortzi detektatu dituzte eta beraien webgunean dituzue ikusgai. Kamisetak ere atera dituzte animalien irudiekin.
DEIAren publizitate kanpaina zentsuratu du RTVE-k, spotaren amaieran Ibarretxeren irudia agertzen dela aitzakia hartuta. Ibarretxe agertzeak M-14ko hauteskundeetan boto-emaileengan eragina izan omen dezake.
Eusko Ikaskuntzak Zumaiako Udalarekin lankidetzarako hitzarmen bat sinatu du: disko informatikoaren forma duen aurkezpen txartel bat egin dute. Diskoak Zumaiaren iraganari eta orainari buruzko hainbat informazio biltzen du. Ordizia izango da ikusentzunezko aurkezpen mota hau izango duen hurrengo herria.
Horixe esan du The Financial Times egunkari britainiarrak asteburu honetan. Montrealgo The Gazette kazetak, ostera, gogotik goratu du Euskadiko kostaldearen edertasuna.
Ostiralean sortu zen Urola-Kostako Hitza euskarazko egunkaria, eta hasiera ona eduki du, aurkezpenean era guztietako ordezkariak bildu zirelako eta herritarrek oso gustura hartu dutelako.
Gaur urtebete itxi zituen guardia zibilak "Egunkaria"-ko ateak. Gaur urtebete hainbat kide atxilotu zituztela. Euskal gizartearen erantzuna demasekoa izan zen. Ekainean "Berria"-k ikusi zuen argia.
Zazpi egun gehiago, eta Asteon telebista aldizkaria izango dut esku artean. Irrikitan nago, berau izango baita euskaraz sekula egin den zabalkunde handieneko aldizkaria: hasieran 75.000 ale banatuko dira, baina urtea amaitu baino lehen, 100.000 alera iristekotan.
"Ingenieros-Deusto" estropada antolatzen duen elkarteak, PRIDEk, estropadaren gaineko webgunearen diseinua egiteko lehiaketa antolatu du. Otsailaren 29rako aurkeztu beharko dituzte lanak lehiakideek eta irabazlearentzako saria 1.000 eurokoa izango da.
Arratsaldeko 15:30ak ezkero elurra ari du mara-mara Euskal Herriko zenbait lekutan. Ondoko albiste honetan saiatuko gara esaten, zuen laguntzarekin, nola dauden gure errepideak, eta mendateak irekita dauden ala ez.
Google bilatzaileak, euskaraz aritzen ginenoi google.ES zerbitzaria erabiltzera behartu izan gaitu. Bukatu da, Internauta batek, euskaldunontzako google berri bat sortu du, Google Euskal Herria.
Urtea azkar joan da, baina ez arin. Urtea bete da Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak aginduta 300 guardia zibilek Egunkaria itxi eta bederatzi lagun atxilotu zituztela. Operazio politikoa, judiziala eta poliziala. Aurrez idatziriko tesi frogatu gabe bat egia bihurtu nahi izateko operazioa. Gezur handi bat, gure begietara. Beste modu batera esanda: Egunkaria zer zen, edota Joan Mari Torrealdai, esate batera, nor den eta zer lan egin duen dakien edonoren begietara.
Otsailaren 16an izan zen sari banaketa Bilboko Guggenheim museoan. Guztira, bost sari eman ziren.
Aurreko mezuan esan dugu ETAk urtarrilaren hasieratik duela su etena emana Kataluniarako. Herrien arteko errespetuan oinarritua dagoela esan du ETAk. begirunea, elkartasuna eta ez injerentzia aipatzen ditu, ETAkide baten ahotsean. Agirian dioena jaso dugu Euskadi Irratitik.
EITBko komunikabideen bitartez helaraziko du ETAk Kataluniako su-etenaren deia, arratsaldeko 14:00etan.
Hegoaldeko euskarazko testu zaharrena aurkeztuko du gaur arratsaldean Gipuzkoako Foru Aldundiak: Juan Perez Lazarraga, Larrea dorreko jaunak XVI. mendearen bigarren herenean idatzitakoa da. Oñatiko euskara darabil; koplak, bertsoak eta kontakizunak dira, gai profanoan ingurukoak.
Interneten txiste mordoa dabil hara eta hona, baina gehienak gaztelaniaz daude. Gaur nahiko genuke Sustatun jaso zuek irakurri dituzuen horietako txisterik onenak, baina euskaraz. Txiste on bat badakizu, idatzi erantzunetan. Eta lanetik bidaltzen baduzu, ez kezkatu, erabili ezizen bat.