Teknologia albisteak

WomanNotIncluded.com: obuluen negozioa on-line

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-02-27 : 09:02

Haurrik eduki ezin dezaketen emakumeei zuzendutako zerbitzua eskaintzen du orain gutxi inauguratu de WomanNotIncluded.com webguneak. Obuluak saltzen dira bertan, on-line, 1.250etik 2.500 dolar bitarteko salneurriekin.

Obulu emaile

Obulu bakoitzak 900 eta 1.800 euro bitarteko kostua dauka. Horri, txertatzearen gastuak gehitu behar zaizkio. Zerbitzu hori eskaintzen du Londoneko WomanNotIncluded.com webguneak. Erlijio elkarteek eta mediku asoziazioek gogoz kritikatu dute negozioa.

Britainia Handian debekatuta dago obulu emateagatik dirua jasotzea. Obulua ematean, soilik prozesuak eragindako gastuak eskuratu ditzake emaileak. Baina, emaile atzerritarrek beren obuluak garestiago kotizatu ditzakete beren obuluak.

Gonzalez-en esanetan, on-line obuluak saltzen lehenak dira. Orain artean 40 obulu emaile aurkeztu dira (ingelesak, frantziarrak eta italiarrak). Bezero potentzialei obulu emaileek duten ezaugarri fisikoen, osasun egoeraren eta batzuetan, eskola emaitzen berri ematen diete. Prozesuan, emaileak eta hartzaileak ez dute inolako harremanik beraien artean; anonimoak dira bata bestearentzako.

Semen hornitzaile

WomanNotIncluded.com webgunearen zuzendaria John Gonzalez da. Obuluen gaineko negozioa lantzen webgune hau baino lehenago www.ManNotIncluded.com webgunea jarri zuen martxan orain bi urte. www.ManNotIncluded.com webgunean semena saltzen da; bikoterik ez duten eta haurdun gelditu nahi duten emakumeei zuzenduta dago.

www.ManNotIncluded.com semen hornitzailea den webguneak arrakasta handia dauka. Orain artean, sei "on-line haur" jaio dira. Guztira, 9.000 semen emaile dituztela adierazi du Gonzalez-ek.

Erantzun

Sartu