Oscar sariak ezustekorik gabe
"The Lord of the Rings" trilogiaren azken filmak 11 Oscar irabazi ditu. 11 izendapen zituen eta 11 sari eskuratu, plenoa, beraz. Orain artean "Titanic" eta "Ben-Hur" filmek zuten errekorra parekatu du. Bestalde, Charlize Theron-ek eta Sean Penn-ek eskuratu dituzte aktore onenen sariak. Ez omen zen zentsura tresnak martxan jartzeko "arrazoirik" egon. Hala ere, 5 segunduko emisio atzerapenarekin egin zen transmizioa.
Ez da polemikarik izan Oscar sarien edizio honetan. Sarituek eta sari banatzaileek aurretik prestatutako gidoia zuzen jarraitu dute. Super Bowl-en gertatutakoaren ondorioz, hainbat ekitalditan, 5 segunduko atzerapen emisioak egin dituzte. Gramy sarietan egin zen eta Oscar sarietan egin da.
Itxuraz, emisio atzerapenak ez du lan handirik eman. Esan bezala, sarietara gerturatutakoek ez dute zentsuratzeko moduko "arazorik" sortu edota "protesta larririk" egin. Sean Penn eta Tim Robbins aktoreek, laburki bada ere, Iraken aurkako gerra salatu zuten.
Sarietako batzuk:
- Pelikula onena: "Return of the King".
- Zuzendari onena: Peter Jackson ("Return of the King").
- Gizonezko aktore onena: Sean Penn ("Mystic River").
- Emakume aktore onena: Charlize Theron ("Monster").
- Errepartoko emakumezko aktore onena: Renée Zellweger ("Cold Mountain").
- Errepartoko gizonezko aktore onena: Tim Robbins ("Mystic River").
- Jatorrizko gidoi onena: "Lost In Translation".
- Egokitutako gidoi onena: "Return of the King":
- Dokumental onena: "The Fog Of War".
- Atzerriko film onena: "Les Invasions barbares".
- Dokumental laburrik onena: "Chernobyl Heart".
- Montaia onena: "Return of the King":
- Ohorezko Oscar-a: Blake Edwards.
- Animazio filma onena: "Finding Nemo".
Saridun guztien zerrenda hemen.
Erantzunak kargatzen...