Saskibaloi informazioa katalanez, itzulpen automatikoarekin
Vilaweb atariak, zehazki bere Badalonako edizioak, protesta egin zuen Espainiako ACB ligako antolakuntzaren aurrean, Kopako finalaren jarraipena gaztelaniaz bakarrik eskaintzen delako acb.com gunean. Kasurik egin ez dietenez, Internet bidezko itzulpen automatiko zuzenarekin erantzun dute Vilaweb-ekoek.
Saskibaloia kirol inportantea da Katalunian. Joventut-ek beste talde katalan bat kanporatu du, Manresa, eta Barcelonak Real Madrid utzi du kanpoan.
ACB-k katalanezko bertsioa ezinezkotzat jo ondoren, Vilaweb Badalonak esperimentu bat proposatu zuen. Internostrum konpainiaren itzulpen automatikoko teknologia erabiliz, ACB-ren webguneko informazioa zuzenean itzuli gaztelaniatik katalanera.
Emaitza sarean ikus daiteke, hemen adibidez, edo Vilaweb Badalonarekin konektatuz. ACB-ren gunea acb.com da.
Orain, finalerdi bat Kataluniako bi talderen artean izango da, FC Barcelona, eta DKV Joventut Badalonakoa. Finalerdi hori bihar jokatuko da. Gaur, final-laurdenetako batean, TAU Ceramica Gasteizko taldeak jokatuko du Madrilgo Estudiantes-en aurka.
Erantzunak kargatzen...