Asteburu honetan Esteponan izan naiz, Malagan, bilera batzuetan, non aztertzen zen diseinua prentsan. Bi egunean gauza asko ikusi ditut han, baina batek eman dit atentzioa: nola Estepona erabiltzen ari den komunikazioa eta garapen iraunkorra Marbelllaren eredutik bereizteko.
Estepona leku pribilejiatu batean dago, Mediterraneoaren ondo-ondoan. 50.000 bizilagun ditu, eta urtean zehar giro ezin hobea: 300 egunean tenperatura ez omen da jaisten 20º Ctik behera. Hori dela eta, etxegileak eta agentzia inmobiliarioak jo eta ke ari dira eraikitzen. Eta, egia esan behar bada, sekulako anabasa antolatu dute orain arte. Nahikoa da esatea Jesus Gil famatuaren seme bat izan zela alkate han, eta igartzen da.
Orain, berriz, beste alkate bat dute, Antonio Barrientos, sozialista, eta honek beste jite bat eman nahi dio hiriari:
Lau ekitaldi urtean
Egitasmo horren barruan, Esteponako Udalak lau ekitaldi antolatuko ditu urtero, eta denek zerikusia izango dute komunikazioarekin:
Komunikazio-jauregia
Oraingo biltzar-jauregia eraitsi egingo dute, baina hantxe bertan eraikiko da komunikazio-jauregia, non ezarriko diren Komunikazioaren Museoa, irratia eta telebista, biak udalarenak, areto handi bat kongresuak-eta egiteko, komunikazio lantegiak, etab., etab.
Laburbilduz, alkateak ez du nahi turismo masifikaturik herrian, eta, hori lortzeko, prest dago lantzeko beste garapen eredu bat. Eta asmo horren lagungarri, aurkitu du ideia bat, komunikazioa, zeinen inguruan saiatuko den eraikitzen Esteponaren irudi berri bat.
Garapen iraunkorra bultzatu nahi du, eta urrundu Marsellak alboan ezarriduen eredutik. !!!
Garapen iraunkorra bultzatu nahi du, eta urrundu Marbellak alboan ezarriduen eredutik.
Horrela hobeto, ala?