Gipuzkoako Foru Aldundiak bi arlotako dirulaguntza deialdiak egin ditu. Alde batetik, Euskararen Normalkuntzako esparruan emango dira laguntzak, eta deialdira aurkezteko epea martxoaren 22 da. Bestetik, kulturgintza arloan eskuratu daitezke dirulaguntzak; eskaerak aurkezteko epea martxoaren 25 da.
Euskararen Normalkuntza
Euskararen erabilera sozialaren esparruan lanean ari diren elkarteei, erakundeei eta norbanakoei zuzendutako dirulaguntzak dira. Guztira, hamahiru programa biltzen dira:
- Euskarazko aldizkako argitalpenak
- Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak.
- Euskarazko kultur edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuak.
- Euskarazko ikus-entzunezko proiektuak.
- Euskarazko ikasmateriala ekoizten duten argitaletxeen oinegitura (EIMA).
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikastetxeetan zabaltzearren euskaraz argitaratutako liburuak hautatzea (EULI).
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko udaletan zabaltzearren euskaraz argitaratutako ikus-entzunezko materialak hautatzea (EUBI).
- Unibertsitate gaien oinarrizko euskal liburutegia.
- Euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak.
- Euskal Kantagintzako programazioak.
- Kirolaren eta gazteen aisialdiaren alorrean prestakuntza edo hedakuntza izaerako materialak euskaraz argitaratzea.
- Itzulpen praktikak egiteko bekak.
Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 22an amaitzen da. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eskuratu daitezke dirulaguntzen gaineko baldintza eta zehaztasun guztiak. Gipuzkoaeuskara.net gunean ere badago informazio gehiago, eskabide orriak-eta.
Gipuzkoa Kulturgintzako deialdia
Arlo ugari barneratzen dira Gipuzkoa Kulturgintzan programaren dirulaguntza deialdi honetan: Kultur jarduerak, eszena ikuskizunak, lanen edizioa edo argitalpena, horien euskarria liburua, diskoa edo jendaurrean zabaltzeko aukera ematen duen beste edozein izanda, eta informazio teknologien bidez kultur edukiak sortu eta zabaltzeko proiektuak.
Horren barnean, lau atal edo programa daude:
- Gipuzkoan kokatutako irabazi xederik gabeko elkarte nahiz unibertsitateek sustatutako kultur proiektu eta jarduerak gauzatzeko laguntzak.
- Eszena ikuskizunak sustatu eta saltzeko helburua duten Gipuzkoako enpresa pribatuentzako diru laguntzak. eta eszena ikuskizunak ekoizteko lan guneak eta azpiegiturak lagatzeko zerbitzuetarako diru laguntzak.
- Azterketak, lan monografikoak eta antzekoak editatu edo argitaratzeko; eta informazio teknologien bidez kultur edukiak zabaltzeko.
- Irabazi asmorik gabeko Gipuzkoako erakundeentzako diru laguntzak, informazio teknologien bidez kultur edukiak sortu eta zabaltzeko proiektuak egiteko.
Dirulaguntzak eskatzeko epea martxoaren 25ean amaitzen da. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da Kulturgintzako dirulaguntza hauen gaineko informazio guztia.
Kulturgintza alorreko dirulaguntza banaketa iaz zein izan zen GAO buletinean bertan argitaratu dute duela egun gutxi, hementxe.