Gasteizko Filologia, Geografia eta Historia fakultateak (EHU) antolatu du lehiaketa. Inoiz argitaratu gabeko idatziak behar dute izan eta interesa duen edonork parte hartu dezake. Bestalde, unibertsitarioei zuzendutako Felix Ugarte itzulpen-lehiaketara aurkezteko epea ere zabalik da.
Fantasiazko Ipuin laburrak
Lehiaketa honetan nahi duten pertsona fisiko guztiek har dezakete parte. Argitaratu gabeko idatzi originalak aurkeztu behar dira, euskaraz nahiz gaztelaniaz. 1.400 euro bi sari emango dira, bata euskarazko irabazlearentzat eta bestea gaztelaniazkoarentzat. Sariak hutsik gelditu daitezke.
Originalak emateko epea 2004ko maiatzaren 28an amaituko da. Lanak, EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzara (Kultur Hedakuntzarako Zerbitzura) igorri behar dira izenordeaz izenpeturik.
Horrez gain, beste gutunazal itxi bat ere igorri bidali behar da, honako datuekin: egilearen izen-deiturak, helbidea, NANa eta telefonoa. Gutunazalaren kanpoaldean erabilitako izenordea jarri eta "Fantasi Ipuin Laburren XII Unibertsitate-Lehiaketarako" dela adierazi behar da. Hau da helbidea:
Epaimahaiaren erabakia 2004ko ekainaren 25ean jakinaraziko da. Lehiaketaren oinarri edota baldintza guztiak jasotzen dira EHUko webgunean.
Itzulpen-lehiaketa:
Itzulpen-lehiaketa hau EHUko Filologia, Geografia eta Historia-Fakultateko irakasle izan zen Felix Ugarteren omenez antolatzen da. Ikasle unibertsitario guztiek har dezakete parte.
Deialdi honetan, itzulgai gisa, Felix Ugartek gaztelaniaz idatzitako testu bat euskaratzeko proposatu da. Jatorrizko testua eta lehiaketaren oinarriak EHUko webgunean eskuratu daiteke.
Erantzun
Sartu