Posta elektronikoko zaborraren aurkako borrokan imajinazioak ere badu lekua; AEBetako enpresa batek spama bidaltzen dutenei spamarekin erantzutea pentsatu du, behingoz gerra horrekin amaitzeko. Hala, spamaren bidaltzaileak identifikatzeko teknologia bat garatzen ari dira.
TurnTide du izena enpresa horrek eta aurreratu duenez, "Anti-Spam Router" izena izango du produktu berri horrek. Dagoeneko, Interneteko enpresa handiei eta hornitzaileei eskaini die produktua.
Metodo hori gai da zaborraren jatorria zein den antzemateko eta egiaztatzeko. Hala, bidean den zaborra atzeratu dezake eta trafikoa beste noranzko batera bideratu, bidaltzailearen helbidera, hain zuzen ere. Metodo horren asmoa da spam bidaltzen dutenak eurak, beraien zaborrean itotzea.
TurnTide-k espero du metodo honekin spam bidalketak pixka bat gutxiagotzea.
Erantzun
Sartu