Sustatu logoa Teknologia albisteak

Arazo ugari Euskal Herrian elurra dela-eta

Sustatu - Sustatu
2004-03-01 12:03

Errepideen egoera

  • N-1, Etxegarateko mendatea: itxita.
  • A-15 (Leitzarango autobidea): itxita Gipuzkoa aldean. Eta Nafarroa aldean, zabalik.
  • A-68: zabalik.
  • Bigarren mailako ugari itxita: Kanpazar, Dima, Urkiola, Deskarga, Arlaban, besteak beste.
  • Irunen muga itxita dago.
  • Donostia inguruan, A-8 eta N-1 errepideetan arazoak daude (auto ilara handiak), autopistan kamioi batek izandako istripu baten ondorioz.
  • Donostiarako eta Bilborako sarreretan hainbat arazo, errepideak kolapsatuta daude.

Araba

Gasteizen lantoki eta ikastetxeetan arazo handiak sortu ditu eguraldi txarrak. Izan ere, eskolak bertan behera gelditu dira hainbat lekutan. EHUko Arabako Kanpusak klaseak eten ditu egun osorako.

Bestalde, hiri barruko autobusak badabiltza, nahiz eta ordutegi atzerapenak izan. Forondako aireportua zabalik dago eta ez da hegaldirik suspenditu.

Nafarroa eta Iparraldea

Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere elurteak arazo asko eragin ditu eta egoera kaskarra da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu