Hauteskundeak: alderdi politikoen webguneak aztergai
2004-03-01 12:03
- PSOE: "ZP hizkien inguruan antolatu du PSOEk bere kanpainia eta zapateropresidente.com webgunea da sarean bere kanpainaren erdigunea. Ez da oso webgune mardula, baina astunegia da modem bidez kargatzeko. (...) Bitxia da Extremaduran eta Aragoien software librearen aldeko eta monopolioen kontrako jarrerak agertu dituen PSOEk Microsoft erabiltzea".
- PP: "Microsoften alde agertu den Piqueren alderdiak, oraindik software librea fidagarritzat jotzen ez duenak, Linux eta PHP erabiltzen ditu. PPren pp.es webguneak Linux-en gainean ezarritako Windows zerbitzaria erabiltzen du, konbinaketa bitxia inondik inora.
- IU: " Izquierda-unida.es webguneak orain Apache erabiltzen ari dela, baina duela gutxi arte Windows ari zen erabiltzen. Gainera, webgunea bera soilik Explorer programarekin ikuska zitekeen."
- EA: "EAren euskoalkartasuna.org webguneak Windows zerbitzaria eta Microsoft-en ASP script lengoaia erabiltzen ditu. Internauta porrokatu batzuk baditu EAk, horrek azaltzen du webgune ez ofiziala sortu izana, ea2004.tk domeinupean."
- PNV: "Microsoft-en software konbinaketa bera erabiltzen du eaj-pnv.com webguneak ere, Euskaltelen ostatu hartuta, hauteskundeetarako sortutako eaj-pnv2.com domeinuak bezalaxe."
- Aralar: "Aralar alderdiaren aralar.net webguneak Zope software librea erabiltzen du Linux zerbitzari batean. Webgunearen itxura grafikoa ez da oso aurreratua, baina informazioak aurkezteko egitura txukuna eta nabigagarritasun du."
- Batasuna: "Dagoeneko ez dauka webgunerik sarean. Garzon epaileak Espainiatik konektatzea galarazteko agindu zien sarbide hornitzaileei eta horregatik ezinezkoa zen sartzea Telefonica edo Euskaltel erabiliz."
Sarean.com webgunean duzue Jabi Zabalaren artikulua oso osorik.
Erantzunak kargatzen...