Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Aznar 30 segundotan" lehiaketaren saridunak

Sustatu - Sustatu
2004-03-18 10:03

Guztira 130 bideo jaso dituzte lehiaketan. Denak ikusgai daude www.aznaren30segundos.org webgunean. Jende ezagunak osatu du epaimahaia.

Gillem Martínez kazetaria, Carlos Prieto diseinugilea eta Carles Gené Mediapro-ko ekoizlea dira ideia horren bultzatzaileak.

Saria, bazkari bat

Antolatzaileen asmoa da irabazten duen iragarkia telebistan ematea, Estatu Batuetako lehiaketan egin zuten moduan. Baina, hori egitea oso zaila ikusten dute. Iragarkia emititzeko ere dirua behar da, eta horretarako dirurik ez dutela aitortu dute antolatzaileek.

Beraz, honako hau izango da saria: Burgosko Cogollos herrian bazkari bat, Azor yatearen (Francisco Francorena izan zen) ondoko jatetxe batean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu