"Acercandoelmundo" webgunea jada euskaraz, mundua hurbilduz
Sustatuk ilbaltzaren (urtarrilaren)12an argitaratutakoak oihartzuna eduki dau eta, hilabete bi geroaxeago, acercandoelmundo.com euskaraz be posiblea da irakurtzea eta Eneko eta Miyukiren nondik-norakoak jakitea. Dana dan, euskarazko bertsinoa guztiz osatu barik dago, eta hainbat atal oraindino erdaraz agertzen dira.
Jakingo dozuenez, datorren bagilan (ekainean) abiatzekoak dira barriro be Munduko Itzulia egitera. Oraingo honetan biok batera tandemez. Webguneaz baliatuko dira han inguruan bizi izango dituzten esperientziak kontatzeko, beharbada bideo formatoak be erabiliz. Baina horretaz gain, kultur proiektu bat lantzen dabilz ikastoletan eta ikastetxeetan erabiltekoa, umeei kultur arteko ezaugarriak jakinarazteko, heziketa aberats eta xenofobia eta arrazismoatik at garatuko dabena.
Interesatuok badakizue nora jo.
Erantzunak kargatzen...