Sustatu logoa Teknologia albisteak

Basque Red Net webgunea itxi dute

Sustatu - Sustatu
2004-03-18 12:03

"Basque-Red" talde terrorista

Martxoaren 16an de la Cuevak jaso zuen mezuan, hornitzaileak esaten zion bere "Acceptable Use Policy" delakoa urratu zuela webguneak. De la Cuevak galdetu zien ea ze AUP urraketa egin zuen, eta honako erantzun hau jaso zuen: "Basque-Red talde terrorista ezagun bat moduan katalogatuta du Kanadako Gobernuak. Hori dela eta, 72 orduko abisu bat egin dizugu eta zure kontuari baja emango diogu. Nahi izanez gero, zure kontua ezabatu edo berriztu dezakezu, beste domeinu baten esku uzteko. Mesedez, abisatu."

De la Cuevaren erantzuna

"Basque Red Net euskal komunista independentistek, feministek, ekologista erradikalek eta informazio eta komunikazioan interesatuta dauden pertsonek osatzen dute. Gehienak euskaldunak dira jaiotzez, baina badaude atxikitutako euskaldunak direnak edo elkartasun internazionalistaz euskaldunak direnak ere."

"Espainiako Justizia epaitegiek ez dute inoiz webgunearen aurka egin, ez eta De la Cuevaren aurka ere. Hala, ez dago inongo sententzia judizialik, ez eta zitazio judizial edo polizialik webgunearen aurka."

"Mesedez, eskatzen dizut, esan diezadazula Kanadako Gobernuko zein organok esan dizuen Basque-Red talde terrorista ezagun moduan katalogatuta duela Kanadako Gobernuak.

Adierazpena

Honen guztiaren aurrean, honako hau adierazi du De la Cuevak: "Ikusten duzuenez, gaur egungo estatu kapitalisten degenerazio faszistak Zuzenbidezko Estatu deiturikoen itxura xahutu du. Sorginen ehiza eta sekretuzko zerrenda beltzak egiten dituzte gobernuek, inongo prozesamenturik gabe, akusatuen audientziarik gabe, eskusartze judizialik gabe eta akusatuak defentsarako aukera gabe utziz."

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu