Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskarazko 67 albistegi begiratu batean

Gari Araolaza - CodeSyntax
2004-03-22 11:03

Bai, Sustatu gustatzen zaizu, eta Berria ere bai, eta Sarean. Eta beste ez dakit zenbat ere bai. Baina ezin denak egunero bisitatzen ibili, luzeegi emango luke eta...

Hori aspaldiko arazoa da Interneten, baina konponbidea ere aspaldi iritsi zen, eta hemen ere hitzegin dugu horren inguruan: RDF formatua eta Agenditisaren inguruan

Kontua da, nabigatzaileaz ikusteko egokia den HTML formatuaz gain, RDF estandar horretan ere emititzen duten webguneen bilketa egin dugula, eta HEMEN jarri ditugula denon eskura.

Bloglines doako zerbitzuari esker, norberak bere selekzioa egin dezake, bere albiste iturriak aukeratuz, eta lantzean behin Bloglines-ek webgune horiek bisitatu egiten ditu nobedade bila. Nahikoa da han bakarrik begiratzea beraz.

Ezagutzen duzue beste RDF iturririk euskaraz? Bota hemen eta gehituko ditugu gure selekzioan!

Webgune bat duzula? Zure RDF iturria sortzeko zeren zain zaude? Posible izango da Argia edo Berria RDF formatuan izatea?

Euskarazko albisteen bilketa

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu