LyX testu-prozesadorea euskaraz
2004-03-18 09:03
LyX testu-prozesadore oso eraginkorra da, liburuak, artikuluak, matematikako azterketak eta beste idazki mota batzuk idazteko oso baliagarria da.
LyX-ekin 800 orrialdeko liburuak idaztea, orri anitzetako taulak sortzea edo matematikako formulak txertatzea erraz egiten dira. Baditu beste funtzio oso interesgarriak ere. Gainera software librea da, GPL lizentziapean kaleratzen baita.
LyX programaren euskaraketa Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektua izan da. Proiektu honetan bai interfazea bai eskuliburuak euskaratu dira.
Programa hau euskaraz erabiltzeko fitxategia eta dokumentuak hurrengo esteketan aurkitu ahal izango dituzu:
- LyX euskaraz: http://lyx.euskalgnu.org
- LyX proiektua: http://www.lyx.org
Atseginekoa izango duzulakoan, ongi izan
Dooteo
Erantzunak kargatzen...