Bagle.q birusak artxibo erantsirik gabe kutsatzen du
2004-03-23 10:03
Mezuak hiperesteka bat du corpusean eta e-posta irekitakoan Internetetik fitxategi bat deskargatzen du, sistemako artxiboak kutsatzeko gai dena. Horretarako, Outlook-en Object Tag zuloa erabiltzen du. Hauek dira birusaren ezaugarri nagusiak:
- SMTP (Simple Mail Transfer Protocol) motor propioa du mezuak bidaltzeko.
- Explorerren zulo bat aprobetxatzen du zizarea deskargatzeko, artxibo bat erantsi beharrik gabe.
- Kutsatutako sistemak dituen helbide elektronikoak jasotzen ditu.
- Bidaltzailearen helbidea faltsifikatuta dago.
- Bere buruaren kopiak egiten ditu "shar" karakterezko kateak dituzten direktorioetan, fitxategien trukaketak egiten diren aplikazioetan; KaZaa, Bearshare eta Limewire modukoetan, hain zuzen ere.
- Fitxategiak kutsatzeko gaitasuna du, Bagle-n aurreko bertsioek ez bezala.
Bagle.q zizarearen gaineko informazio gehiago.
Erantzunak kargatzen...