ELEKAk zuzendari komertziala behar du
2004-03-25 11:03
Eleka bi talderen ekimenaz sortutako enpresa da: IXA Taldea eta Elhuyar Fundazioa. Bi talde sendo horiek dira Elekaren oinarriak. Teknologia linguistiko estrategikoak garatzeko eredu aitzindaria da Eleka.
Eskatzen dena:
- Goi-mailako informatika-ezagutza
- Harremanetarako gaitasuna.
- Taldean aritzeko gaitasuna.
- Planifikaziorako gaitasuna.
- Euskalgintzaren ezagutza.
- Antzeko lanetan esperientzia.
- Euskara-maila ona.
- Gidabaimena eta autoa.
Baloratuko dena:
- Hizkuntzalaritza arloko ezagutza.
- Ingelesa jakitea.
Eskaintzen dena:
- Etorkizuneko lanpostua.
- Enpresa-proiektu berritzailea.
- Perfilaren araberako soldata.
- Egutegi eta ordutegi malguak.
Interesatuek bidali curriculuma helbide honetara: aholkularitza@elhuyar.com
Curriculumak bidaltzeko azken eguna: martxoak 31 (berau barne).
Oharra: curriculumak aztertutakoan, hautatutako pertsonekin bakarrik jarriko gara harremanetan apirilak 5a bitartean.
Erantzunak kargatzen...