Kanadan pelikula-erreportai berri bat kaleratu dute, Michael Mooren "Bowling for Columbine" filmaren itxura omen du eta Korporazio multinazionalen ikerketa psikoanalitikoa egin ondoren, multinazionalen jarrera sikopata batenarekin parekatzen omen dute.
Mark Achbar, Jennifer Abbott eta Joel Bakanek multinazionalen aurkako pelikula berri bat kaleratu dute. Film Kanadiarra da eta Sundance Zine Jaialdiaren ikus entzulegoaren saria jaso du. Oraindik Kanadan soilik erakutsi dute eta ekainean AEBetan kaleratuko da.
Gurera datorren bitartean Kritikariek hitz onak besterik ez dute izan dokumental honetarako, batzuen ustez hurrengo "Bowling For Columbine" izan daiteke, hori horrela Michael Moorek bere web gunean, www.michaelmoore.com iragarki bat ipini du film honentzat. Sarien aldetik ez dabiltza gaixki, Sundance, Amsterdam, Toronton eta munduko hainbat jaialdietan gonbidapena jaso du erreportaiak.
Filma Joel Bakanek idatzitako "THE CORPORATION: The Pathological Pursuit of Profit and power" (Korporazioa: Poterea eta mozkinaren bilaketa patologikoa) liburuan oinarriturik dago.
Korporazio baten barruko dinamika ikertzen dugunean, laneko hirizpide bitxiak ateratzen dira.
Korporazioa legearen aurrean pertsona bat besterik ez da, eta bere betebehar bakarra, mozkina ateratzea da bere akzionistentzako, edo zein medio erabilita.
Korporazioaren jarrera ikertzeko, Mundu Osasun Elkartearen hirizpideekin analizatzen da "pertsona jurdiko" honen jarrera. Psikoanalisis bat egingo balitz bezala.
Ondorioa argia da, "Korporazioa" egoista eta moral gabekoa da, erabat izaki antisoziala da korporazioa. Arau legal eta sozial guztiak hausten ditu, nahiz eta enpatia, kezka eta altruismo bezalako gizakiaren hainbat nolakotasun kopiatzen dituen. Ez du errutasun sentimenturik izaten. Diagnosia: Instituzioak bultzaturiko "laissez-faire" motatako kapitalismoak sortu du "Psikopata bat".
Dokumentari honetan, legeak pertsona bezala tratatzen duen korporazioaren sikoanalisia egiten da, horretarako "pertsona" horren barruan bizi direnen jarrera aztertuko da.
Erantzun
Sartu