Aurreko hilabetean edurteagaitik bertan behera gelditu zen mintegia ostirala honetan, hilaren 26an izango da. Arratsaldeko 16:00etan, Joxe Mari Egañak "Liburutegi digitalak" gaiaren gainean jardungo du. Mintegia Eibarko UEUren Ikastetxe Nagusian izango da, Markeskoa Jauregian.
Hizkuntza Teknologiak graduondokoaren barruan antolatzen diren laugarren mintegia ostiral honetan izango da. Bertan liburutegi digitalen inguruan Joxe Mari Egaña arituko zaigu hizketan.
Joxe Mari Egaña Mondragon Unibertsitateko liburuzaina da gaur egun; eta biblioteka digitalerako bidean eman behar diren urratsei buruz arituko zaigu.
Mondragon Unibertsitateak liburutegi digitalen gaineko hausnarketa egin du, prestatu berri duten webgune-zerbitzu baten inguruan.
Egitasmo horri buruz arituko gara ostiralean, eta oro har, biblioteka digitalerako bideari buruz. Horrekin batera eta lotuta dauden neurrian, gutxienez bi gai jorratuko dira:
Non: UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoa Jauregia (Eibar).
Noiz: ostiralean, hilaren 26an, arratsaldeko 16:00etan.
Argibide gehiago hona idatziz edo 943 82 14 26 telefonoan.
Erantzun
Sartu