Garzon epailearen aginduz izan da atxilotua gaur goizean, Donostian. Polizia sekretuko bi kidek atxilotu dute. Gaiak argitaletxeko arduraduna, EHUko irakaslea eta idazlea da Martinez Lizarduikoa.
Atzo telebistan ikusi nuenez, HABEk EGAz aparte beste bi titulo emango ditu eta gainera ekibalenteak izango dira perfilekin!
Leioako liburutegi nagusiko konferentzia aretoan egingo da jardunaldia, apirilaren 2an, ostirala. Ángel Cortés, Noticiasdot.com-eko zuzendaria izango da hizlarietako bat eta "On-line prentsarekin harremana" ponentzia eskainiko du. Joseba A. Etxebarria Gangoitik, EHUko irakasleak, antolatu du jardunaldia.
Harvard Business School aldizkariak argitaratu berri du Thomas W. Malone ikertzailearen azken liburuaren atal bat, eta hor aztertzen da deszentralizazioak zer eragin duen enpresetan. Hainbat adibide jartzen ditu, eta tartean Arrasateko kooperatibak.
Bai, gutxi gora behera denok dugu etxea edo autoa ordaintzeko kreditua eta lagunen batek galdetzen digunean gure penak kontatzen ditugu. Baina ba al dakizu munduko rankinean zein postutan zauden?
Interneteko trafiko behatokiaren kontrol-zentroa jarriko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Izan ere, unibertsitate horretako Sareen, Sistemen eta Zerbitzu Telematikoen ikerketa taldeak Europako Evergrow proiektuan parte hartzen du. Proiektu horren helburu nagusia da Internetek 2025ean nola funtzionatuko duen ikustea.
Winner's Dinner, Irabazleen Afaria, benetan hala izan zen Goienkariarendako. "Irakurterraza", "begirako oso erosoa eta gustagarria", "bikain antolatua", "aldizkari aparta"... horra hor Debagoieneko astekariari eta, zehazki esateko, bere diseinuaren sortzaileari, Goio Aranari, European Press Awards lehiaketako antolatzaileek eskainitako hitzak.
Dagoeneko Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-basearen (Inguma) azken eguneraketa sarean da. Inguma-ren webgunean, euskara batuaren arauak finkatzen hasi zirenetik, unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen da.
Soziolinguistika Klusterraren aurkezpena , hilak 30ean, egingo da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Ekitaldia 18:30ean izango da, eta bertan, eraketa juridikoa egitearekin batera egitasmoaren nondik norakoak azalduko zaizkie arloko eragileei.
Armiarma.com webgunearen barne, atal berri bat estreinatu dute: "Literaturaren zubitegia". Susa argitaletxeak on-line ezarri ditu hainbat euskarazko idazleen lanak eta euskarara itzulitako egileen testuak. Atarian 638 idazleren gaineko informazioa biltzen da, besteak beste. Etengabeko berrikuntza izango du atalak.
European Newspaper Congress, Europako egunkari eta aldizkarien diseinua saritzen duen nazioarteko kongresua, gaur hasiko da Vienan, baina Goienkaritik joandako lankideok izan dugu dagoeneko han egongo denaren aurrerapen bat jasotzeko aukera. Horixe bidali dugu Vienatik Sustatuko irakurleondako.
Xabier Silveirak jantzi zuen, atzo, Nafarroako 33. txapela, Lesakan egindako saioan. Zambra aretoa lepo zegoela, giro ezin hobean jokatu zen finala. Estitxu Arozena izan zen bigarrena.
Andolin Eguzkitzaren galeraren ondoren, beste euskalari aipagarri bat ere hil zen joan den astean: Larry Trask profesorea. Interneten urte batzuk daramatzagunok ondo gogoratzen dugu Trask, Basque-L zerrendaren garaietatik. Euskararen historian eta, oro har, hizkuntzalaritzaren alorrean, lehen mailako ikerlaria zen Trask. Eta euskaltzale primerakoa ere bai.
Alsazia eta Korsika kenduta, sozialistek edo ezkerreko koalizioek Conseil Regional guztietan irabazi dute. Akitanian PS-Berdeak-PRG koalizioaren hautagaiak, Alain Rousset-ek , botoen %54,5arekin, irabazi du. Iparraldeko kantonamenduetan igoera nabarmena izan du ezkerrak.
Datorren apirilaren 23an hasi eta 30era arte Ciber@RT Bilbao 2004 egingo da. Txostenez osatutako hitzaldi saio bat ere izango da, 26tik 29ra, eta 26an, hain zuzen, Richard Stallman izango da hizlari Bilbon, GNU mugimenduaren sortzailea, software librearen munduko guru, bultzatzaile eta filosofo nagusia. Hala ere, Kongresu osorako eman behar omen da izena, eta ez da merkea: 120 euro (60 ikasleentzat).
Martxoaren 27an, larunbata, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Euskal Herriko leku askotan izango dira egun berezia ospatzeko antzerki ikuskizunak. Hemen bildu ditugu zita horietako batzuk.
Proyeccion taldeak bideoz osatutako webgunea jarri du martxan, euskaraz. Bost ataletan banatzen dira bideoak. Informazioa lantzen duten profesionalei, erakundeei, kultur elkarteei eta hezkuntza arloari zuzenduta dago atari berria.
Giza naturaren ezaugarria bere kode biologikoa (ADN) birkonbinatzea da, teknologia eta kulturarekin batera. Jakintza eta teknika horien etengabeko eboluzio fruitua da X-Evian (kromosoma galdua); Debian GNU / Linux kode librerik onenarekin eta copyleft materialarekin (testuak, musika, eskuliburuak...) Informazioa era librean sortzeko eta trukatzeko tresna boteretsu eta biziak eskuratzen dizkizu, hedabide-ekosistemaren testuak, soniuak, argazkiak eta bideoak kudeatu ditzagun. Sistema hau sarean konektatzeko helburuarekin garatu da (wifi sareak barne) eta ziberespazioan murgiltzeko tresna guztiak dakartza (web, chat, ftp, berehalako mezularitza, etab.).
Larramendi Bazkunak, Villabonako Udalarekin batera abian jarri du Amodiozko Gutunen VI. Lehiaketa. Udaberria iritsi berri den honetan, maitemindurik dagoenak edo maitasunaz idatzi nahi duenak, aukera polita du lehiaketan parte hartzeko. Idazlanak aurkezteko azken eguna apirilaren 23a izango da.
Euskadi Irratian oso interesgarriak izan diren hausnarketak entzun ditugu. Mezularia saioan izan da, 18:10etik 18:30 bitartean. Kazetaritzaren jokabideez jardun dute, boterearen eraginaz, martxoaren 11ko biharamunaz Ramonet, Jaime Otamendi, Txema Ramirez de la Piszina, Latxaga, Iñigo Urrutia