Andolin Eguzkitza idazlea gogoratu gura dugu. Literatur Emailuak albistegi elektronikoak, zenbaki berezia plazaratu du Andolin Eguzkitza gogoan.
Ohera joateko ordua
Poema liburu berria idazten ari zen Andolin 
  Eguzkitza. Lagunen artean banatuak zeuzkan poema batzuk, zuzenketak proposatzeko. 
  Juan Ramon Madariagari emanak zizkion hamabostetarik bat duzu hau: Ohera 
  joateko ordua heldu zaio.
Erraietan barrena euria egiten digunean
 Hiru nobela eta hiru poema liburu argitaratu 
  zituen Andolin Eguzkitzak. Erraietan 
  barrena euria egiten digunean poema antologia izan zen azkena, katalanez 
  eta euskaraz plazaratua (Brosquil edicions, Valentzia - 2001). Hemen duzu osorik, 
  elebitan, Manel Alonso i Català-ren itzulpenarekin: Quan 
  plou en les entranyes.
  Beste liburu bi ere badituzu hemen irakurtzeko: Mila 
  urte igaro eta, ura bere bidean poema liburua (Susa - 1993) eta Herioaren 
  itzalpeetan nobela (Txalaparta - 1998).
  Gainerako liburuak: Lehen orenean nobela (Elkar, 1979), Orhiko mendirantz 
  urratsez urrats poesia (Pamiela, 1986) eta Urkidian zehar nobela 
  (Pamiela, 1987). 
Literatur aldizkarietan
Lehen literatur lanak 1975eko Eganen 
  plazaratu zituen. Ondoren: Pott 
  bandaren praka, Xaguxarra, 
  Maiatz, 
  Pamiela, 
  Zintzhilik, 
  Susa 
  eta Mazantinin.
  Egunkarietan ez ezik aldizkari hauetan ere idatzi zuen: Hegats, Zeruko Argia, 
  Jakin, Anuario Seminario Filolofia Vasca, Bidebarrieta, Ele, Euskera, Fontes 
  Linguae Vasconum, Hizpide, Karmel, Saioak, Zutabe eta Anaitasuna; 
  azken horretarako Jon Mirande elkarrizketatu nahi izan zuen, baina Mirandek 
  1971ko abuztuan gutunez 
  adierazi zion ezezkoa, barkamen hitzez 
Kavafis eta Grass
Aldizkarietarako euskaratu zituen idazle 
  hauen poemak: WB Yeats, Hadassa Moscovici, James McCorkle, Kenneth Weisner, 
  Gary Whittington, Donald Justice, Osip Maldeshtam, Manel Alonso i Català 
  eta Jaume Perez Montaner; eta ipuin bat Isaak Babel-ena.
  Liburuetan dauzkazu Gunter Grassen Batzarra Telgten (Alberdania, 2002) 
  eta Kostantinos Kavafisen Poema Antologia (Pamiela, 1995). Azken honetako 
  hainbat poema 
  dituzu hemen irakurgai.
  Argitaratu gabe dago oraindik Denis S. Miles-en Laguna nobela, baina 
  pasarte batzuk badituzu Hegats aldizkarian 
"Gaur arratsaldean" bere ahotsez
Hernanin 1993an grabatu genion poema bat duzu Gaur arratsaldean. Andolin Eguzkitzaren poema askotan bezala, maitasuna eta heriotza dira gai nagusiak. Honelaxe amaitzen da: "Agur egitean / maitasunez eman diok musu, / heriotzeak / bakartadean harrapa hintzakeelako / beldurrez betea".
Literatur Emailuak
Vilaweb atariak, albiste berezia egin du Andolin Eguzkitzaren heriotzarekin. Katalanez eta euskaraz dagoen liburua ere linkatu dute:
VilaWeb Euskal Herria