Sustatu logoa Teknologia albisteak

Juan Ignacio Perez eta Iñaki Antiguedad, aurrera EHUn

Sustatu
2004-03-24 21:03

Egin da EHUko errektorea hautatzeko bozketa, eta nola inork ez duen lortu erabateko gehiengorik, boto gehien lortu dituzten bi hautagaiek egingo dute aurrera, bigarren itzulira: Juan Ignacio Perezek botoen %20 jaso du; Iñaki Antiguedadek, ostera, %17.

Manu Montero EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak eman du emaitzen berri hedabideen aurrean. Errektoreak esan duenez, ikasleen parte hartzea handia izan da.

Emaitzak

Manu Monterok emandako zenbakien arabera, honela geratu da bozketaren emaitza:

  1. Juan Ignazio Perez Iglesias: %20,037
  2. Iñaki Antiguedad: %17,085
  3. Francisco Doñate: %16,45
  4. Marisol Esteban: %15,25
  5. Javier Muniozguren: %11,17
  6. Antonio Rivera: %10,20
  7. Ander Gurrutxaga: %9,6

Guztira 59.000 lagunek zuten botoa emateko eskubidea, 79 hautestontzi elektronikotan, denak ere hiru campusetan banatuta.

Bigarren itzulia

Hauteskunde hauen bigarren itzulia apirilaren 1ean egingo da. Eta orduan gehiengo soila eskuratzen duenak irabaziko du.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu