Michael Moorek Bushen aurkako dokumentala egin du: "Fahrenheit 911". Disney-k filmaren estreinaldia eragotzi nahi du. Moorek George Bush familia saudi boteretsuekin erlazionatzen du dokumental honetan; horien artean, Osama Bin Laden-en familiarekin. Ez da pantailaratu, baina dagoeneko polemika piztu da.
Xakelariak kirolariak gara. Eta internautak ere bai, asko. Sarean ere mugitu gara xakea kirola dela esateko Eusko Jaurlaritzari.
ZiberGizarterako Behatokiak II. On-line Kongresua antolatu "Ezagutzaren zein Gizarterantz?" azaroaren 2 eta 14 bitartean. Hainbat analisi egingo dira ziberespazioan; Ikuspegi kritiko batetik Ezagutzaren Gizarteak politikan, ekonomian eta biztanlerian dituen inplikazioak aztertuko dira.
Garapen iraunkorraren kontzeptua hain zabaldua dagoen honetan, kulturaren kudeaketan ere eredu iraunkor baten premia gero eta nabariagoa da. Interacció 2004 jardunaldiak egiten ari dira egunotan Bartzelonan, "Kulturarako Agenda 21erantz" goiburupean.
Euskal kostaren etsai nagusiak dira portuen eraikuntza eta hirietako nahiz industriaren kutsadura. Ondorio horretara iritsi da 62 adituk osatutako talde bat. Azken 30 urteotan euskal kostari buruz egin diren ikerketak bildu dituzte liburu batean. Bestalde, ikerketaren arabera, azken urteotan nabarmen hobetu da gure kostaldearen egoera.
Baionako Hiriak eta Eusko Ikaskuntzak "Eusko Ikaskuntza eta Baiona Hiri Saria Dokumental Bideoak" lehiaketa antolatu du. Euskal Herriko bizi modua azaltzen duten edo Baionarekin lotura duten bideoak aurkeztu daitezke sariketara. Lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da.
Europako Batzordeak ikerketa bat zabaldu du, Interneterako musika lizentziak direla eta. Batzordeak dioenez, ezin da kobratu musikari edo egileen izenean. Europako egile eta editoreen elkarte ezberdinek 2001ean egin zuten hitzarmena Europako arauen kontrakoa dela adierazi du. Elkarte horien artean dago Espainiako SGAE.
Joanak dira egunak, non Google jaun eta jabe zen bilatzaileen artean, bat ere aurkari seriorik gabe. Yahoo! eta Microsoft handiek asmo sendoa erakutsi dute merkatu horretan lehiatzeko.
Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bidez, "Bakerako Giza Eskubideari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra" antolatu du. Biltzarra 2004ko maiatzaren 6, 7 eta 8an izango da Donostian. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren aldarrikapenaren 55. urteurrena dela-eta antolatu da biltzarra.
Teknologia berrien bitartez euskara sustatzeko, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzen deialdia irten zen atzo. Gaurtik hasita, hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ekainaren 5era arte.
Donostiako Liburutegien Sarean dauden liburuen kontsulta on-line egin daiteke dagoeneko. Horrela, kontsultatutako liburua 12 udal-liburutegietako zeinetan dagoen edo jada hartua dagoen jakin ahalko da. Liburuez gain, CD eta bideoak ere kontsulta daitezke. Ekainean jarriko dira katalogoaren zerbitzu guztiak martxan.
Manex Goihenetxe hil egin da mendiko istripu baten ondorioz. Herenegun Biarnoko Larruns mendian elur-jauzi batek harrapatuta hil ziren Manex Goihenetxe eta Anne-Marie Lhande. Bere azken lana, Antso III.ari buruzko liburua, laster argitaratuko da.
Kazetaritza digitalari buruzko jardunaldiak egingo dira gaur hasi eta ostegunera arte EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, Leioan. "Kazetaria lan merkatuaren aurrean" izeneko jardunaldien bigarren aldia izango da oraingoa. Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko medio digitalak ezagutzeko aukera egongo da, besteak beste.
Alemaniako Super Smart musika taldeak poltsikoko telefonorako diskoa egin du. Disko zigiluekin egin beharreko gestio guztiak baztertu dituzte eta poltsikoko telefonoa erabiltzen duen edonork izango du beraien kantu berriak entzuteko aukera, 1.99 euro ingururen truke.
Gaur eguerdian zen Telendro lehiaketaren lehen sprint-a. Eta Aurkiko Telendro euskaldunak irabazi du! Eskerrik asko lagundu diguten Sustatuzaleei. Agindu bezala, GMail kontu bat zozketatuko dugu laguntza adierazi diguten horien artean. Zozketa egin dugu eta...
Duela 13 hilabete jarri nuen abian sarean.com webgunea, Egunkaria itxi ostean, bertan Interneti buruz neuk idatzitako testuak bilduz. Orduz gero atal eta eduki berriak gehitu ditut webgune horretan: nire bitakora eta argazki bitakora sortuta.
Asteburu honetan eman den Europar Batasunaren zabalkuntza da, ezbairik gabe, XXI. mende honen hasieran mundu-mailan planteatzen den erronka garrantzitsuenetariko bat. Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioak Interneten dagoen Ekonomi Gerizan saileko ale berri bat argitaratu du aipaturako gaia aztertzen.
Indiako ingeniari talde batek era digitalean murgiltzeko miniordenagailu bat kaleratu berri du, nekazal eremuetan Internetera sarbidea edukitzeko helburuarekin. Simputerra bertako lantegietako teknologia mailarekin eta bertan eginikoa da. Garapen bidean diren herrialdeak era digitalean murgiltzea ahalbidetuko duen eskuko ordenagailua da Simputer, horregatik da merkea, erabilerraza eta eleanitza.
Udako Euskal Unibertsitateko Informatika sailak "Sareen administrazioa Linux bidez" ikastaroa antolatu du Ikastetxe Nagusian (Eibarren) maiatzaren 17tik 26ra. Matrikula zabalik dago maiatzaren 7ra arte.
Diktadura garaian, ETA erakundearen borroka nolakoa zen azaltzen duen erakusketa zabaldu du Xabier Zumaldek, "El Cabrak", Artean. ETAko lehen buruzagi militarra izan zen Zumalde. Itxi egin duten arren, bihar, zapatua, 12:00etan erakusketa zabaldu egingo duela esan dio Goienkariari.