Teknologia albisteak

ZiberGizarterako Behatokiaren II. On-line Kongresua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-05-07 : 10:05

ZiberGizarterako Behatokiak II. On-line Kongresua antolatu "Ezagutzaren zein Gizarterantz?" azaroaren 2 eta 14 bitartean. Hainbat analisi egingo dira ziberespazioan; Ikuspegi kritiko batetik Ezagutzaren Gizarteak politikan, ekonomian eta biztanlerian dituen inplikazioak aztertuko dira.

On-line egingo den kongresua hainbat sektoreri zuzenduta dago: mundu akademikoari, enpresa munduari, administrazioan ari direnei, gizarte zibilari eta Informazio eta Komunikazio Teknologien erabiltzaileei.

Hainbat ekintza "tradizional" izango dira Kongresuan: jardunaldiak, mintegiak, tailerrak… Horrez gain, lan taldeak arituko dira Kongresuan; bakoitza ZiberGizartearen eremuko gai jakin baten inguruan arituko da. Lan taldeen hautagaiak aurkezteko epea zabalik da eta ekainaren 11n bukatuko da. Interesatuek congreso@cibersociedad.net helbidera bidali ditzakete proposamenak. Lan taldeen gaineko informazio gehiago eta parte hartzeko baldintzak Kongresuko webgunean ageri dira.

II. On-line Kongresua sarean egingo da helbide honetan: www.cibersociedad.net/congreso2004 Bertan jasotzen da Kongresuaren gaineko informazio guztia: aurkezpena, antolatzaileak, egutegia…

ZiberGizarterako Behatokia

ZiberGizarterako Behatokia proiektu irekia da. Informazio eta Komunikazio Teknologien gizarte eta kultura eremuetako Ezagutzaren Komunitate Digitala da behatokia.

ZiberGizarterako Behatokiak hainbat ekitaldi antolatzen ditu, materiala biltzen du, gaian espezializatutako aldizkaria argitaratzen du, ikerketa lanak argitaratzen ditu… Aldi berean, ZiberGizartearen gaineko ikerketa eta hausnarketa sarea sortu eta eskaini nahi du. ZiberGizarterako Behatokiaren gaineko informazio gehiago http://www.cibersociedad.net webgunean.

Erantzun

Sartu