Donostiako liburutegi sareko liburuen kontsulta on-line
www.donostiakultura.com webgunean ezarri da on-line katalogoa. Donostiako Liburutegien Sareak dituen ia 200.000 dokumentuak Interneten kontsulta daitezke katalogo honen bidez.
12 udal-liburutegiak
Datu-basea dagoeneko on-line badago ere, maiatzean zehar, sistema informatikoa aldatu bitartean, fondoak eskuragarri ote dauden jakiteko informazioa ez da eguneratuko; oraingoz, ezingo dira erreserbak Internet bidez egin. Zerbitzu honen bitartez, kontsultatutako liburua 12 udal-liburutegietako zeinetan dagoen edo jada hartua dagoen jakin ahalko da, besteak beste. CD eta bideoak ere kontsulta daitezke
Bilaketak euskaraz eta gazteleraz egin daitezke. Bilaketa hiru modutan egin daiteke bilaketa: bilaketa erraza, bilaketa aurkibideetan, eta bilaketa aurreratua. Hala ere, katalogoaren barne dauden aukera batzuren loturak ez dira zuzenak eta nahasmena sortzen dute.
Erantzunak kargatzen...