Teknologia albisteak
11

Telendro lehiaketako lehen asaltoa irabazi du Aurkik!

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2004-05-03 : 17:05

Gaur eguerdian zen Telendro lehiaketaren lehen sprint-a. Eta Aurkiko Telendro euskaldunak irabazi du! Eskerrik asko lagundu diguten Sustatuzaleei. Agindu bezala, GMail kontu bat zozketatuko dugu laguntza adierazi diguten horien artean. Zozketa egin dugu eta...

Bueno, Telendro irabazlea sortu duen enpresan, CodeSyntax-en, Maite izeneko neska jatorra dago lanean. Bere esku inozenteak erabaki du, asteburuan guk jarritako mezuari, lotura bat eskainiz erantzun zutenen artean, nori egokitu saria. Tatxan, tatxan, and the winner is... Joseba Etxarri, Euskalkultura.com-eko webmasterra! Zorionak Joseba, jarriko gara kontaktuan zurekin, ea nola pasatzen dizugun Google-ren Gmail web-posta zerbitzuan kontu bat izateko aukera hori.

Eskerrik asko lehiaketan parte hartzen lagundu diguzueonoi. Garaipen partzial honen berri, Dirson antolatzailearen gunean. Lehen asaltoa izan da hau. Lehiaketa benetakoa irailean da. Ordura arte lehen postuan jarraitzea, zaila dago. Baina, batek daki!

Edozein modutan, hasierako boom honek zer nolako eboluzioa izango duen, ez dago argi.

Nonbait, ingelesez eta frantsesez egin izan dira horrelako lehiaketak. Frantsesez mangeur de cicogne (zikoina-jale!) terminoarekin proposatu izan da lehiaketa, eta ingelesez, sigla batekin, SERPS.

  • Frantsesezkoak ez du hedapen handirik izan. Mangeur de cicogne bilaketak 600 emaitzatara ez da iristen Googlen, eta Telendroak, berriz, 3000tik gora izan ditu zazpi egunetan.
  • Ingelesez hilabetera mugatu omen zen lehiaketa, eta irabazle suertatu ziren guneen analisiak blog-spam fenomenoaren berri triste samarra besterik ez du ekarri emaitza nagusi gisa. Irakurri analisi hau berri-talde batean, edo Jabi Zabalak blog-spam-aren berri nola izan duen ere...

Blog-spamaren edo asperdura eta ahanzturaren bidea hartuko ote du Dirson-en telendro lehiaketak? Geroak esango du.

Erantzunak

timon
2004-05-03 : 17:56

>Zorionak Joseba, jarriko gara kontaktuan zurekin, ea nola pasatzen dizugun Google-ren Gmail web-posta zerbitzuan kontu bat izateko aukera hori.


Baina zer da hau? GMail kontuak dohakoak dira! Zer demontre zozketatzen ari zarete? Zelako timoa!


eBay
2004-05-03 : 18:13

Doan? eta non ematen dituzte? nik bat nahi dut!


Doan? eta non ematen dituzte? nik bat nahi dut!


eBay-en 150, 100, 60,... dolartan
subastatzen dituzte!


Luistxo Fernandez
2004-05-03 : 18:35

Hemendik irailera, Telendroarekin lotura egiten duten kode-puska horiek itsatsita izateko eskatzea lartxo litzateke. Lehiaketa, gogora dezagun, irail amaierara arte irautekoa da.


Zuen orriak horrekin gehiago itsustea akaso tonto samarra ere izan daiteke, azkenean geure lehia-gogo egozentrikoa puzteko kontutxo bat da hau.


Beharbada, irailaren bueltan, irabazteko aukerekin bagabiltza, eskatuko dugu beste ahalegintxo bat. Ordura arte, oraingoz eskerrik asko esaten dizuegu.


Bitartean, beste edozein euskaldunek saioa egiten badu, aurrera. Erdaraz telendroa kokatu nahian dabiltzanen artean, Euskal Herriko jende gehiago badabil, behintzat, Cybereuskadi-n irakurri dugunez.


timon
2004-05-04 : 01:32

Noski dela dohan, bestela ikusi hau: http://gmail.google.com/gmail/help/about.html#cost

eBay-en saltzen dutena da email seguraski jende askok nahi izango dituen helbideak eta jadanik beste norbaitek hartu dituena negozioa aurreikusiz. Adibidez, linux@gmail.com, zenbatek nahiko dute?

Da domeinuekin gertatzen den gauza bera, normalean 10-15 euro balio dute, baina batzutan, haiek prezioa handitu egiten da demanda oso handia delako

timon
2004-05-04 : 01:44

Esan nahiko duzu lehenengo postua lortu duzuela, bilaketa euskaraz egiten denean, ezta? Konpetentzia handia izango zenuten, ezta? Hainbeste web gune euskaldun egongo dira lehiaketan parte hartzen... Zelako aurpegia! Jendea honela manipulatzea be...

Bilaketa gazteleraz egiten bada, 7a dago aurki:

http://www.google.es/search?q=telendro&ie=UTF-8&oe=UTF-8&hl=es&btnG=Búsqueda+en+Google&meta=

eBay
2004-05-04 : 03:57

Bai, bai, irakurri ongi aipatutako helbidean:


"We're currently only offering Gmail as part of a preview release and limited test"


Bada, esandakoa, timon: eskatu bat niretzat, beste bat zuretzat, beste batzuk nere kuadrilakoentzat, beste batzuk auzokideentzat, beste batzuk eskolan banatzeko, beste batzuk herrian banatzeko, ... eta ea guztiontzat lortzen ditugun :-)


google.dirson
2004-05-04 : 04:15

Las bases del concurso


La URL de la búsqueda que determina quién es el ganador del concurso. Se trata de:
http://www.google.com/search?q=telendro&hl=en


Konkurso seguimientoa: Bitacora Google dirson


Resumen: Aurki Telendro lehena


agur


timon
2004-05-04 : 11:45

Oraingoz bakarrik ematen dizkiete "beta-tester" batzuei. Agian Luistxo hoietako bat da eta ni ez naiz enteratu. Baina, ez dut uste...

Nineu
2004-05-04 : 16:03

Bai, Luistxo horietako bat da.



Eta Blogger erabiltzaile askok ere "talde ez hain murriztu" horren partaide gara. Beraz, kritikatu aurretik, ea ondo irakurtzen dituzun berriak.



Hemen inork ez dio inori timorik egin nahi.



bale?

google.dirson
2004-05-05 : 14:37
Manu
2004-06-27 : 19:06

Kaixo!



GMAIZL kontu bat lortu det, baina arozo handi bat dakat, ez dakit nola gehitzen diran KONTAKTUAK e.posta batera.



Hau da, lehen errexa zan. Eposta idazten nune ta Libreta de direcciones sakatuz, hautatzen nitun nere kontaktuak. Horrela beraien helbideak sartzen nitun destinatario moduan.



Baina GMAILekin nola demontre egiten da hau? badakit baduela autokompletar antzeko bat, baino hoi ez dit balio, behar detena da lehenoko sistema. Posible al da hau GMAILen egitea??



Eskerrik Asko aldez Aurretik. MANU.

Erantzun

Sartu