Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

5

Posta-zerrendak kudeatzeko sistemetan jauzia eta gerra

Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2004-05-14 : 11:05

Yahoo eta Google-ren arteko gerran beste fronte bat ireki da: posta-zerrenden kudeaketa sistemetan. Gudaldiko munizioan, mezuen XML feed edo jarioak darabiltzate orain bi aurkariek.

10

Spam poemak

Iban Zaldua
2004-05-14 : 10:05

Joxe Aranzabal kexu zen, Sustatun plazaratu zuen mezu batean, euskal literaturan gutxitxo agertzen direlako teknologia berriak. Hona, bada, izenburuan bertan, Internetekiko lotura agerian uzten duen obra bat. Barrukoaz gehiago jakin nahi izanez gero, hona Iban Zalduak Gasteizko aurkezpenerako prestatu zuen testua.

Webby sariak banatu dituzte; BBC irabazle nagusia

Sustatu - Sustatu
2004-05-14 : 10:05

Britainia Handiko BBC katearen webguneak izan dira aurtengo Webby sarietako irabazleetako batzuk. Asteazkenean eman zuten sarien berri antolatzaileek. BBCrekin batera, Google eta "Fog of War" dokumentalaren webgunea izan dira sarituak, besteak beste.

6

AHTren kontrako ekintza sarean: Tren sozial baten alde

Iñigo Iñurrategi Irizar - Trenbide sozialerako sarea
2004-05-13 : 18:05

Gaur goizean, Bilbon, hainbat sindikatu, talde ekologista, alderdi politiko eta eragile sozialen babesarekin tren sozial baten inguruan eztabaida sustatzeko webgunea aurkeztu da: Trenbide sozial bataen aldeko webgunea.

1

Udalak wi-fi konexioa ematen?

Josu Azpillaga - CodeSyntax
2004-05-13 : 13:05

Bi salaketa aurkeztu ditu Espainiako CMT elkarteak hilabete baten barruan, bi udalen aurka. Arrazoia? Herritar guztiei Interneteko sarbidea eskaintzea, wi-fi bidez, doan edo oso prezio merkean. Horretarako lizentziarik ez dutela argudiatu du CMTk, eta konpetentzia desleala egitea.

6

"Dictionnaire Elhuyar Hiztegia": Euskara-frantsesa eta frantsesa-euskara hiztegi berriaren aurkezpena

Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa eta Elkar argitaletxea
2004-05-13 : 11:05

Elhuyar Fundazioak eta Elkar Argitaletxeak, elkarlanean, euskara-frantsesa eta frantsesa-euskara "Dictionnaire Elhuyar Hiztegia" argitaratu dute berriki. Hiztegiaren aurkezpena ostiralean (maiatzak 14) Bilboko Bidebarrieta liburutegian egingo da goizeko 11.30ean.

Nazioarteko Programak 2004 diru-laguntzak Gaztekutxaren eskutik

Sustatu - Sustatu
2004-05-13 : 10:05

Gaztekutxa gazte zerbitzuak, nazioarteko trukaketa-programetan ikasleen parte-hartzea sustatzeko helburuarekin, diru-languntzen deialdia egiten du. Socrates-Erasmus, Socrates Irakaskuntza Ertaina (Comenius I) eta Leonardo programetan parte hartzen ari diren ikasleei zuzendutako diru-laguntzak dira.

1

Googlek birdiseinatu egin du Blogger

Dick Turpin
2004-05-12 : 13:05

Googlek atzo aurkeztu zuen Blogger berria, erreminta bat erraztu egiten duena nork bere bloga argitaratzea, inoiz baino errazago.

1

Mikel Zarateren literatur lanak Interneten

susanews - mikelzarate.com
2004-05-12 : 13:05


Zorrizketan euskara elkarteak, Lezamako udalagaz batera Mikel Zarateren omenaldia antolatu du aurten, 2004an, idazlearen heriotzaren 25. urteurrenean. Mikel Zarate idazle, euskaltzale, maisu, abade eta lezamarra gogoratu dugu azken hilabeteotan Lezaman eta Txorierrin antolatutako hamaika ekitaldietan.

1

Debagoieneko Mankomunitatearen webgune berria sarean da

Sustatu - Sustatu
2004-05-12 : 11:05

Debagoieneko Mankomunitateak webgunea estreinatu berri du. Bailaran eskaintzen dituen zerbitzuen berri ematen da on-line. Webguneak biltzen duen edukia euskaraz zein gazteleraz irakurri daiteke. Webguneak eskaintzen duen albistegira doan harpidetzeko aukera ematen da.

UNED-Bergarako zentroa: III. Uda Ikastaroetan parte hartzeko epea zabalik da

Sustatu - Sustatu
2004-05-12 : 10:05

Ikastaroak UNED-Bergarako Zentroak antolatu ditu Gipuzkoako Kutxaren laguntzarekin. 2004ko III. Uda Ikastaroak ekainak 22an hasi eta uztailak 2an amaituko dira. Ekainaren 5ean bukatzen da matrikulatzeko epea.

MIDAS-eko egunkarien egitasmoak eta erronkak

Berria - Berriatik
2004-05-11 : 21:05

Ekainaren 3tik 6ra MIDAS-en (Eremu Urriko eta Eskualdeko Hizkuntzetan Argitaratzen diren Egunkarien Europako Elkartea) Urteko Bilkura eta Batzar Nagusia izango da Donostiako Kursaalen.

2

Flipatu batzuk pasatu dira 300 kilometro orduko abiadan Euskal Herritik

Sustatu - Sustatu
2004-05-11 : 15:05

Paris, Madrid, Casablanca eta Marrakech, Almeria, igande gauean Bartzelona. Gaur, hilak 11, Cannesen amaituko da. Noski, Paristik Madrila bidean, Euskal Herria. Autopista erabili dute 270 kilometro orduko abiadan pasatzeko. Ez gutxi gainera 175 autok parte hartu dute zorakeria honetan: Ferrariak, Limusinak, Lanborghiniak...

Gerra eta Literatura Larrabetzun

bizkargiko bekoki kulturala - bbk
2004-05-11 : 13:05

Gerra eta literatura hartu ditugu hizpide maiatzean. Eta astero hitzaldi bana antolatu dugu gai hauen inguruan. Bizkargi eguna ospatu genuen joan den igandean, 564 metrotara. Joseba Tapiaren gudako kantak abestu eta mendia, literatura eta gerra uztartuko ditugu datozen asteotan.

4

Telezaborra

telezaborra - Gasteiztik
2004-05-11 : 11:05

Bitakora berri bat, eduki "arinak" eta euskaraz.

Munduko Hizkuntzen Amarauna bideari ekiteko prest

Sustatu - Sustatu
2004-05-11 : 10:05

Bihar, hilak 12, aurkeztuko da Bilbon Munduko Hizkuntzen Amarauna / World Languages Network egitasmoa. Aurkezpena Unesco Etxearen eskutik egingo da, Amaraunaren Batzorde Teknikoaren partaidetzarekin. Hizkuntza-eskubide eta betebeharrak zabaltzeko sortu den egitasmoa da. Internetek eskaintzen dituen baliabideak erabiliz, Amarauna informazioa eta lana elkar trukatzeko bidea izango da.

Linux instalatzeko jarraibideak Consumer.es-en

Sustatu - Sustatu
2004-05-10 : 12:05

Linux sistema eragilea instalatzeko jarraibideak biltzen ditu Consumer.es-ek. Gaztelaniaz dago artikulua, baina Linux instalatzea erabaki duenari baliagarria suerta dakioke.

Ekainaren 13ko Europar hauteskundeak zuzenean on-line

Sustatu - Sustatu
2004-05-10 : 11:05

Internet bidez zuzenean jarraitu ahal izango dira hauteskundeetako emaitzak. Europako Parlamentuak www.elections2004.eu.int webgunean hausteskundeetako datuak argitaratuko ditu ekainaren 13ko gauean; 25 estatu kideetako emaitzak jasoko dira on-line.

Zuzenbideari eta Informazioaren Gizarteari buruzko I. Jardunaldia Donostian

Sustatu - Sustatu
2004-05-10 : 10:05

Zuzenbideari eta Informazioaren Gizarteari buruzko I. Jardunaldia Donostian izango da maiatzaren 14an, Miramar Jauregian. Eusko Ikaskuntzaren Zuzenbide Sailak antolatu ditu jardunaldiak. Euskal Autonomia Erkidegoan datuen babesaren inguruko eztabaida bultzatzea eta sustatzea da jardunaldion helburua.

Jesus Larrañaga hil da, kooperatibetako sortzailetako bat

Sustatu
2004-05-08 : 16:05

Jesus Larrañaga, Arrasateko kooperatibetako sortzailetariko bat, atzo hil zen Arrasaten, 78 urte zituela. Orain urte batzuk giltzurruneko transplantea egin zioten, eta airoso segitu zuen lanean, baina azken urte eta erdian makal ibili zen osasunez.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››