Sustatu logoa Teknologia albisteak

Teknologia berrietan euskara sustatzeko dirulaguntzak, Eusko Jaurlaritzarenak

Sustatu - Sustatu
2004-05-05 11:05

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian irten zen atzo agindua. Zein atal eta zein motako proiekturako ematen diren jakiteko, iazko deialdiko testura egiten da erreferentzia, hona.

Honako hauek sustatuko dira:

  • Euskararen ondarearen informazioa digitalizatu eta zabaltzeko egitasmoak.
  • Aisialdirako ekoizkinak: euskarazko CD-Romak, bideo-jokoak, ordenagailu bidezko jokoak...
  • Interneten bidez euskarazko zerbitzuak, baliabideak eta produktuak eta edukiak gizartera zabaltzeko egitasmoak.
  • Hizkuntzen teknologietan euskara integratzeko proiektuak.
  • Softwarea euskarara lokalizatzea edota euskaraz sortzea.

Eskaera egiteko baldintzen artean honako hau: proiektuaren edukiak osorik euskaraz egongo dira Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak betez.

Martxoan eman zuten iazko dirulaguntzen onuradunen berri, Sustatun eman genuen albistea.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu