Kazetaritza digitalari buruzko jardunaldiak egingo dira gaur hasi eta ostegunera arte EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, Leioan. "Kazetaria lan merkatuaren aurrean" izeneko jardunaldien bigarren aldia izango da oraingoa. Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko medio digitalak ezagutzeko aukera egongo da, besteak beste.
EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan izango dira jardunaldiak, maiatzaren 4tik 6ra bitartean. Kazetaritza II saileko Jose Larrañaga, Koldo Meso eta Javier Díaz Noci irakasleek antolatu dituzte jardunaldiak, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren eta Eusko Ikaskuntzaren babesarekin.
Egitaraua
Maiatzak 4
9:30ean: Mintegiaren irekiera. Jose Manuel de la Mata (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa), Jesus Canga (II. Saileko zuzendaria) eta Jose Larrañaga (jardunaldien arduraduna).
10:00etan: Kazetaritza digitalaren merkatuaren ikerketa. Galiziako ikerketak: Berta García Orosa (Santiagoko Unibertsitatea); eta Kataluniako ikerketak: Lucía Calvo (SPC/GPD txostenaren egilea).
11:00etan: Atsedenaldia.
11:30ean: Mahai ingurua: Nola antolatzen dituzte erredakzioak euskal komunikazio enpresek? Diario Vasco.com-eko Iñigo Kortabitarte, EITB.com-eko Javier Calera, AZK-ko Juanjo Brizuela, GOIENA.net-eko Iban Arantzabal, ZABALIK -LEGEBILTZARREKO Jon Goikolea eta EUSKO IKASKUNTZA EUSKONEWS-eko Arantza Cuesta.
Maiatzak 5
9:30ean: Batasunak indarra egiten du: Grup de Periodistes Digitals-en eredua, David Domingo, GPD eta Universitat Rovira i Virgili.
10:30ean: José Antonio del Moral, @Euskadi.
11:30ean: Atsedenaldia.
12:00etan: Mahai ingurua: David Domingo, José Antonio del Moral, Jose Manuel Alonso (Bizkaiko Kazetarien Elkartea) eta José Luis Ruiz (CCOO).
Maiatzak 6
9:30ean: Kazetari digitalaren laneko alderdi juridikoak: kontratuak eta egile eskubideak: Carlos Palomino, abokatua eta kazetaria.
10:30ean: Kazetari profesioaren Estatutuari buruzko parlamentu ekimena. Ezker Batua. Jose Francisco Mendi.
11:30ean: Atsedenaldia.
12:00etan: Mahai ingurua. Zer egitea falta da Euskal Herrian eta zer egin dezake EHU-k?: Idurre Eskisabel (BERRIA Internet), eta Simon Peña (EHU). Kazetaritza digitalaren curriculum plana: Aingeru Genaut, EHU.
13:30ean: Jardunaldien itxiera: Aingeru Zabala (Eusko Ikaskuntza, Bizkaia). Koldo Meso eta Javier Díaz Noci, jardunaldien koordinatzaileak.
Erantzun
Sartu