Sustatu logoa Teknologia albisteak

Michael Moore-en film berriak polemika piztu du estreinatu aurretik

Sustatu - Sustatu
2004-05-07 13:05

Hainbat arazo

Mel Gibson kontserbadoreak ez zuen dokumentalaren produkzioa hartu nahi izan. Eta errepublikanoek boikot kanpaina bat abiarazi zuten Disney-k izan dezakeen parte hartzeagatik.

Daily Variety egunkariak orain gutxi argitaratu duenez, Walt Disney "Fahrenheit 911" izeneko dokumentalaren banaketa saihesten saiatu da. Banaketa Walt Disney-en barne dagoen Miramax Films-en egongo litzateke. Banaketa ez egitek erabakiak arazoak ekar ditzake Walt Disney eta Miramax Films-en artean; orain hamar urte erosi zuen Disney-k Miramax.

Azken hilabeteetako zurrumurruen arabera, dokumentala Estatu Batuetan uztailean estreinatuko dela adierazten dute. Baina, "Fahrenheit 911" ez da Miramax-en uda honetarako estreinaldi egutegian azaltzen. Blokeo honen aurrean bere iritzia eman du Michael Moore-k bere webgunean

Fahrenheit 911

"Fahrenheit 911": izenburuak Dorre Bikien eta Pentagonoaren aurkako erasoaldiari egiten dio erreferentzia, besteak beste. Dokumental honekin Moore-ek erakutsi nahi du irailaren 11ko erasoaren ondoren Ameriketako Estatu Batuek izan duten jokabide inperialista. Gainera, Bush-en familia eta Bin Laden-en familia elkarlotu nahi ditu Carlyle izeneko talde baten bitartez; Bush-ek Arabia Sauditan dituen ongile eta finantza lagunak direla uste baitu.

Orain gutxi, Michael Moore-k adierazi zuen telebistako saio batean, Estatu Batuetako Gobernuak badakiela non dagoen Bin Laden; baina, orain ez duela aurkitu nahi.

Ez dago argi nola frogatuko duen Moorek aipatu erlazioa; dokumentalaren helburua ikertzea da. Moorek The New Yorker aldizkariak atentatuen ondoren argitaratutako artikulu bat ekarri du gogora. Albisteak zihoen atentatuen ostean, Bin Laden-en 24 senideri Estatu Batuetatik ihes egin utzi zietela Arabia Saudiko jet pribatu batean; FBIak ikertu eta galdeketa egin baino lehenago.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu